Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXV. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Etorriko naz eta zure erdian bizi izango.

JASO nebazan begiak eta gizon bat ikusi neban, neurtzeko haria eskuan

ebala. Eta itaundu neutsan: «Nora zoaz?» Harek erantzun: «Jerusalem

neurtzera, haren luze-zabala zenbat dan jakiteko».

Orduan, nigaz berbetan ziharduan aingerua aurreratu zan, baina beste

aingeru bat bidera etorri eta esan eutson: «Zoaz agudo eta esaiozu mutil

horri: “Uri edegia izango da Jerusalem, bertan izango dan bizilagun- eta

abere-kopuru handiagaitik”».

Hau dino Jaunak:

«Neu izango naz suzko harresi haren inguruan,

aintzaz beterik agertuko naz haren erdian».

Hau dino Jaunak:

«Poztu zaitez eta alaitu, Sion uri eder hori,

zure erdian bizitzera nator-eta.

Egun haretan, herri asko alkartuko jakoz Jaunari,

eta neure herri izango ditut;

zure erdian biziko naz».

R/ Artzainak artaldea lez zainduko gaitu Jaunak.

Entzun, herriok, Jaunaren hitz,

iragarri uuruneko kostaldeetan:

“Sakabanatu ebanak berak

batzen dau orain Israel

eta artzainak artaldea lez zaintzen”. R/.

Jaunak bere herria askatu dau,

berreskuratu,

indartsuagoaren eskutik libratu.

Poz-oihuka etorriko dira

Sion mendira,

bizi-bizi helduko

Jaunaren ondasunetara. R/.

Neskek pozik egingo dabe dantzan

mutil eta agureekin.

Hareen dolua

alaitasun bihurtuko dot,

atsekabearen ondoren

kontsolatu eta alaituko. R/.

Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da. Bildur ziran gai horretaz Hari itauntzeko.

Aldi haretan, Jesusek egiten ebazanakaitik harrituta egozan guztiak. Harek esan eutsen ikasleei: «Hartu ondo gogoan berbok: Gizonaren Semea gizakien eskuetan itziko dabe».

Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten eutsen; iluna zan eurentzat, eta ez ziran esanahiaz jabetzen; itauntzeak, barriz, bildurra emoten eutsen.