Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXV. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Geure Jainkoak ez gaitu eskutik itzi geure esklabotzan.

NIK, Esdrasek, arratsaldeko opari-orduan urten neban neure nahigabe-alditik; soinekoa eta soingainekoa urratuta nebazala, belauniko jarri

eta Jaunagana, neure Jainkoagana, jaso nituan eskuak, eta esan neutsan:

«Ene Jainko, lotsa gorrian nago begiak Zugana jasotzeko; geure

gaiztakeriek buruz gain egin deuskue eta gure pekatuak zerurainokoak

dira. Gure gurasoen egunetatik gaur arte handia izan da gure errua; geure

gaiztakeriakaitik, atzerriko erregeen esku jausi gara gu eta gure erregeak

eta gure abadeak, eta ezpata eta katigutza, harrapaketa eta lotsa gorria jasan

behar izan dogu, eta horixe da gaurko gure egoerea.

R/. Bedeinkatua, beti bizi dan Jainkoa!

V/. Berak dau zigortzen eta bera da errukitzen,

berak dau jatsiarazoten Herio-leza sakonera,

eta berak igonarazoten Hondamendi handitik;

ezerk ez dau ihes egiten haren eskutik. R/.

V/. Emon ospe Jaunari, israeldarrok, nazinoen aurrean,

harek sakabanatu zaitue-eta hareen artean,

han erakutsi deutsue bere handitasuna. R/.

V/. Goratu egizue bizidun guztien aurrean,

ha da-eta gure Jaun eta Jainko,

bera gure Aita gizaldien gizaldietan. R/.

V/. Zigortu egin zaitue zeuen bidebakokeriakaitik,

baina errukiz hartuko zaitue guztiok

eta batuko, sakabanatu zaituen nazino guztietatik. R/.

V/. Bihurtu zaiteze, pekatariok,

egin haren aurrean zuzen dana!

Nork daki ez ete zaituen maite izango,

ez ete dan zuetaz errukituko. R/.

Jainkoaren erreinua iragartera eta gaixoak osatzera bialdu ebazan.

Aldi haretan, Jesusek, Hamabiak Beragana baturik, deabru guztiak botateko ahalmena eta gaitzak osatzeko indarra emon eutsen. Eta Jainkoaren erreinua iragartera eta gaixoak osatzera bialdu ebazan, esanez: «Ez hartu ezer biderako, ez makilarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, ez aldatzeko soinekorik ere. Etxe batean sartzen zareela, gelditu bertan herri haretatik urten arte. Eta onartzen ez bazaituee, herri haretatik urtetean, astindu zeuen oinetako hautsa, euren kontrako seinaletzat».

Urten eben, bada, eta herriz herri joan ziran, Barriona iragarriz eta alde guztietan gaixoak osatuz.