Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIII. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Ni lehenago biraolari izan nintzan, baina Jauna errukitu jatan.

Paulok, Jainko gure Salbatzailearen eta gure itxaropena dan Jesu Kristoren aginduz beronen apostolu nazan honek, Timoteori, fedean neure benetako seme zaitudan horri: grazia, errukia eta bakea Jainko Aitagandik eta Jesu Kristo gure Jaunagandik.

Eskerrak emoten deutsadaz Kristo Jesus gure Jaunari, bere apostolu-zerbitzua nire gain izteko fidagarri aurkitu naualako eta indarra emon deustalako niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidotzaile izan nintzan honi; baina nitaz errukitu egin zan Jainkoa, neure sinesgabean ez nekian-eta zer egiten nenbilen. Eta gainezka agertu eustan gure Jaunak bere ondogurea, Kristo Jesusegan doguzan sinesmena eta maitasuna emonez.

R/ Zeu zara, Jauna, nire ondarea.

Gorde nagizu, Jainko,

Zugan naz-eta babesten.

Honan dinotsot Jaunari:

«Zeu zaitut neure Jauna,

ez dot onik Zu barik». R/.

Jauna, Zeu zaitut neure ondarea, neure kopea,

zure esku dago nire zoria.

Bedeinkatzen dot Jauna, aholkua deust-eta emoten, *

gauez ere Berak dau nire barrua hezten.

Begi aurrean dot Jauna eten barik;

Bera eskuman dodala, ez naiteke dardaratu. R/.

Bizirako bidea erakutsiko deustazu:

alaitasunez beteko nozu zeure aurrean,

zorionez betiko zeure ondoan. R/.

Itsu bat jarri al daiteke beste baten itsu-aurreko?

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Izan ete daiteke itsua itsuaren gidari ? Ez ete dira biak zulora jausiko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adina izango da.

Zelan ikusten dozu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko habeaz ohartzen ez? Zelan esan daikeozu senideari: "Adiskide, itzi egidazu begian dozun lasto-izpia ataraten", zeuk zeurean dozun habea ikusten ez dozula?

Itxurazale halako hori! Atara lehenengo zeure begitik habea, eta orduan ikusiko dozu garbi, senidearen begitik lasto-izpia atarateko.

Ez da zuhaitz onik frutu txarra emoten dauanik, ezta zuhaitz txarrik ere frutu ona emoten dauanik. Bere frutuetatik igarten jako zuhaitzari; elorritik ez da pikurik batzen, ezta sasitik ere mahatsik hartzen. Ona danak ona ataraten dau bere barruko ondasun-altxorretik, eta gaiztoak txarra bere gaiztakeria altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten dau-eta».