Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zehar XXII Igandea

Urtean Zehar Igandea B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Ez gehitu ezer Nik agintzen deutsuedanari. Gorde Jaunaren aginduak.

Hau esan eutsan Moisesek herriari: «Orain, Israel, entzun irakasten deutsuedazan lege eta erabagiak, eta bete. Holan, biziko zaree eta Jaunak, zeuen asaben Jainkoak, emongo deutsuen lurraldean sartuko zaree eta haren jabe egingo. Ez gehitu, ez kendu, nik agintzen deutsuedanetik ezer; bete, ostera, nik emoten deutsuedazan Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak.

Gorde egizuez eta bete, horrek jakintsu eta buruargi egingo zaitue-eta herrien aurrean. Lege honeen barri izatean, esango dabe: "Bai herri jakintsu eta buruargia nazino handi hau!"

Izan ere, ba ete da nazino handirik, bere jainkoak hain hur dituanik, guk Jauna, gure Jainkoa, hur dogun lez, dei egiten deutsagun bakotxean? Ba ete da nazino handirik, gaur nik adierazoten deutsuedan irakaspen hau baizen lege eta erabagi zuzenak dituanik?

R/ Jauna, nor dagoke zure txabolan?

Akats barik eta zuzen jokatzen dauana;

bihotzean egiazale izan

eta mihinaz inor belzten ez dauana;

hurkoari kalterik egiten ez deutsana,

ezta auzokoa iraintzen ere. R/.

Jaunak baztertua gutxietsi

eta jainkozaleak ohoratzen dituana;

bere kaltetan zin eginik ere aldatzen ez dana;

dirua lukurreriaz mailegatzen ez dauana *

ezta errubakoaren kaltetan eskupekorik hartzen ere. R/.

Bigarren Irakurgaia · Sant 1, 16b-18. 21b-22. 27

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera itzi eta giza ohitureari eusten deutsazue.

ALDI haretan, Fariseuak eta Jerusalemdik etorritako lege-maisu

batzuk hurreratu jakozan Jesusi, eta ikasleetariko batzuk esku

lohiekin –hau da, eskuen garbiketa egin barik– jaten ebela ikusi

eben. Izan be, fariseuek, eta judeguek, gehienek, ez dabe jaten aurretiaz

eskuak arduraz garbitu barik, zaharren ohiturari sendo eutsiz. Azokatik

etxeratzean be, ez dabe jaten garbiketa egin barik; eta badabe ohiturazko

beste hamaika betebehar: esate baterako, edalontzi, pitxer eta erraden

garbiketa.

Holan bada, fariseuek eta lege-maisuek itaundu eutsoen Jesusi: «Zergaitik

ez dabe zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Zelan jaten

dabe esku zikinakaz?» Jesusek erantzun eutsen: «Itxurazaleok halakook!

Ederto baten esan eban zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi ebanean:

“Herri honek

ezpanez ohoratzen nau,

baina Nigandik urruti dau bihotza;

alperrik nabe gurtzen,

honeen irakaspena giza agindu hutsa da”.

Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera laga

eta giza ohiturari eusten deutsazue».

Jesusek jenteari barriro dei egin eta esan eutson: «Entzun danok eta

ulertu ondo. Ez da ezer, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, berau zikindu

leikenik; barrutik urteten deutsonak, horrek zikintzen dau gizakia».

Eta gaineratu eban: «Barrutik urteten dauanak, horrrek bai egiten

dauala gizakia zikin. Izan be, barrutik, gizakiaren bihotzetik, urteten dabe

asmo txarrek, lizunkeriak, lapurretek, hilketek, adulterioek, diru-goseak,

gaiztakeriek, azpikeriak, nasaikeriak, bekaizkeriak, irainek, harrokeriak,

burubakokeriak. Txarkeria honeek guztiek barrutik urteten dabe, eta

honeek lohitzen dabe gizakia».