Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXI. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Agustin gotzaina eta doktorea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Jainkoak berak erakutsi deutsue alkar maitatzen.

Senideok: Alkarri zor deutsazuen maitasunari buruz, ez dozue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten deutsue-eta alkar maitatzen, eta holan egiten dozue Mazedonia osoko senide guztiekin. Holan ere, senideok, ahalegindu zaiteze, arren, gero eta maitasun handiagoa izaten eta bizitza baketsua eroaten, nor bere arazoez arduratuz eta nork bere eskuz lan eginez, agindu deutsuegun lez.

R/ Badator Jauna herriak zuzentasunez epaitzera.

V/.

Kanta Jaunari kantu barria,

egintza harrigarriak egin ditu-eta;

garaipena emon deutso bere eskumak,

bere beso santuak. R/.

Gitxian zintzoa izan zaralako, sartu zaitez zeure nagusiaren pozetan.

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: «Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsazan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakotxari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hareekin lanean hasi zan bat-batean, eta beste bost irabazi ebazan. Bi hartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi ebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta han gorde eban bere nagusiaren dirua.

Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen hasi jaken.

Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroan eutsazan, esanez: "Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira, beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan eutsan: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zaralako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetan".

Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutsan: "Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut". Nagusiak esan eutsan: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zaralako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetan".

Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eutsan: "Jauna, banekian gizon zorrotza zarala; erein ez dozun tokian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen dozuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zure talentua. Hor dozu zeurea!"

Nagusiak erantzun eutsan: "Morroi gaizto eta alperra! Bazenkian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta zabaldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzi behar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kendu egiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emon egingo jakolako, eta gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, dauan ha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpoko ilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!"»