Jainkoak zuen alde eskuhartuko dau, eta lurralde honetatik igonazoko deutsue.
E GUN hareetan, honako agindu honeek emon eutsezan Jakobek bere
semeei: «Laster hil eta neure asabekin alkartuko naz. Lur emoidazue
neure gurasoen ondoan, Kanaango lurraldean, Efron hititaren landako
hartzuloan; Makpela landan dago, Mambreren aurrez aurre; hartzuloa
Abrahamek hilobitarako erosi eutson, landa eta guzti, Efron hititari. Han
lur emon eutsoen Abrahami eta honen emazte Sarari; baita Isaaki eta honen
emazte Rebekari be, eta han lur emon neutsan nik Liari. Landa eta bertako
hartzuloa hititei erosiak ziran».
Jakobek, agindu honeek bere semeei emon ondoren, batu ebazan oinak
ohean eta, azken arnasa emonez, bere asabekin alkartu zan.
Aita hil zala ikustean, honan ziharduen alkarregaz Joseren anaiak:
«Beharbada, Josek gorrotoa deusku eta egin geuntsan kaltearen ordaina
bihurtu nahiko deusku». Beraz, mandatu hau bialdu eutsoen Joseri: «Gure
aitak hil aurretik agindu euskun, zuri hau esateko: “Parkatu, mesedez, zure
anaien hobena eta pekatua; kalte egin eutsuen, bai, baina orain parkatu
euren hobena zeure aitaren Jainkoaren zerbitzari honeei”». Negar egin
eban Josek hori entzutean.
Gero, Joseren anaiek, beragana joan eta aurrean ahuspezturik, esan
eutsoen: «Zeure esklabo gozuz!» Josek erantzun eutsen: «Ez bildurrik izan.
Jainkoa ete naz, bada, ni? Zuek egin nahi izan zeunsten kaltea Jainkoak on
bihurtu dau, jente asko salbatuz, gaur jazotzen dan lez. Ez, bada, bildurrik
izan; neuk emongo deutsuet jaten, zuei eta zuen seme-alabei». Eta nasaitu
egin ebazan, bihotz barrura berba eginaz.
Jose eta bere aitaren familiakoek Egipton bizitzen jarraitu eben. Ehun
eta hamar urte bizi izan zan Jose, eta Efraimen semeen semeak ezagutzera
heldu zan. Manasesen seme Makirren semeak be bere semetzat hartu ahal
izan ebazan. Azkenik, honan berba egin eutsen Josek bere anaiei: «Laster
hilko naz ni; baina Jainkoak zuen alde eskuhartuko dau, eta lurralde
honetatik igonazoko deutsue, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez
agindutako lurraldera».
R/ Izan bihotz, apalok, Jainkoaren bila zabilzanok.
Goratu egizue Jauna, egin dei haren izenari,
ezagutuazo herrien artean haren egintza bikainak.
Kanta egiozue, jo soinua Harentzat,
konta haren mirari guztiak. R/.
Harrotu zaiteze haren izen santuaz,
poztu bihotzez Jaunaren bila zabilzaok.
Jo egizue indartzen dauan Jaunagana,
bilatu eten barik haren aurpegia. R/.
Zuek, haren morroi Abrahamen jatorrikook,
Jakoben seme-alabok, haren aukeratuok.
Bera da Jauna, gure Jainkoa,
lur osoaren gain haren aginpidea. R/.
Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei, baina arima ezin hil daikeenei.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: «Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, ezta morroia ere nagusia baino gehiago. Nahikoa dau ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxeko jaunari Beeltzebu deitu badeutsoe, zer ez deutsee deituko haren etxekoei?
Ez izan jentearen bildurrik! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez danik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez danik. Gau-ilunez esaten deutsuedana esan zuek egun-argiz, eta belarrira entzuten dozuena iragarri etxe-gainetatik. Ez izan bildurrik gorputza hil bai, baina bizia kendu ezin dabenei; izan bildur, gorputza ez ezik, pertsona osoa ere infernuan galdu daikeanari.
Ez al dira txori bi txanpon batean saltzen? Holan ere, ez da bat bakarra ere lurrera jausten zuen Aitaren baimen barik. Zuen buruko uleak ere zenbatuak daukoz Jainkoak. Ez izan, bada, bildurrik: zuek txori guztiak baino gehiago balio dozue.
Jentearen aurrean autortzen nauana autortuko dot Neuk ere zeruko neure Aitaren aurrean; baina jentearen aurrean ukatzen nauana ukatu egingo dot Neuk ere zeruko neure Aitaren aurrean».
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →