Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIV. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Orain, bai, hil naiteke, zure aurpegia ikusi dodan ezkero.

Egun hareetan, abiatu zan Jakob Egiptora, bere ondasun guztiekin. Beer-Xebara heldurik, sakrifizioa eskeini eutsan bere aita Isaaken Jainkoari. Gau-ikuskari batean Jainkoak dei egin eutsan: «Jakob, Jakob!» Harek erantzun: «Hemen nozu». Jainkoak barriro: «Ni Jainkoa naz, zure aitaren Jainkoa. Ez izan bildurrik Egiptora jasteko, han herri handi bihurtuko zaitut-eta. Neu jatsiko naz zugaz Egiptora, eta Neuk bihurtuazoko zaitut barriro handik. Eta hiltean, Josek itxiko deutsuz begiak».

Beer-Xebatik abiatzean, Jakoben semeek hareek eroateko faraoiak bialdutako gurdietara igoazo ebezan aita Jakob, umeak eta emazteak. Euren abereak eta Kanaango lurraldean pilatutako ondasunak ere eroan ebezan. Eta Jakob Egiptora joan zan, bere etxeko guztiekin. Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondorengo guztiak eroan ebazan Jakobek Egiptora.

Jakobek Juda bere semea bialdu eban aurretik Josegana, Goxengo eskualdean lekua prestatzera. Goxenera heldu ziranean, Josek bere zalgurdia prestauazo eta hara joan zan, bere aita Israelen bidera. Ikusi ebanean, lepotik heldu eutsan eta negarrez egon zan luzaro besarkaturik egozala. Jakobek esan eutsan Joseri: «Orain bai hil naitekela zure aurpegia ikusi ondoren, oraindino bizirik zagoz-eta».

R/ Zintzoek salbamena Jaunagandik dabe.

Izan konfiantzea Jaunagan eta egin on dana,

bizi lurraldean eta zaindu leialtasuna.

Izan bedi Jauna zure atsegina, *

eta emongo deutsu zure bihotzak eskatzen dauana. R/.

Jauna arduratzen da zintzoen bizitzaz,

betiko iraungo dau hareen ondareak;

zoritxar-sasoian ez dira lotsagarri geratuko,

asebeteak dira izango gose-egunetan. R/.

Alde gaitzetik, egin on dana,

eta beti izango dozu non bizia;

zuzenbidea maite dau-eta Jaunak

eta ez ditu bere fededunak bertan behera izten.

Betiko galduko dira gaiztoak, *

eta baztertuak izango hareen ondorengoak. R/.

Jaunagandik dator zintzoen salbamena,

Bera dabe babesleku arrisku-sasoian:

Jaunak lagundu eta onik ataraten ditu,

gaiztoakandik onik atara eta salbatzen,

Haregan babesten dira-eta. R/.

Zuek ez, zuen Aitaren Espiritua baino, izango da zuekan berba egingo dauana.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: «Hara, ardiak otso artera lez bialtzen zaituet. Izan zaiteze, bada, sugeak baizen zuhur eta usoak baizen apal.

Kontuz jenteagaz! Auzitegietara eroango zaituee eta sinagogetan zigortuko; agintari eta erregeen aurrera eroango zaituee Nigaitik, autormen egin dagizuen hareen eta jentilen aurrean. Eroaten zaitueenean, ez egon zer eta zelan esango dozuen kezkatan: une haretan bertan adierazoko deutsue Jainkoak zer esan; ez dozue zuek berba egingo, zuen Aitaren Espirituak berba egingo dau zuen bidez.

Anaiak anaia eroango dau heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka jagiko dira eta hil egingo dabez. Mundu guztiak gorroto izango deutsue Nigaitik; baina azkeneraino irauten dauana, horixe izango da salbatua.

Herri batean pertsegitzen bazaituee, egin ihes beste batera. Benetan dinotsuet: Gizonaren Semea etorri aurretik, ez dozuez Israelgo herri guztiak igaroko».