Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zehar XII Igandea

Urtean Zehar Igandea B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.

Jaunak ekaitzaren erditik erantzun eutsan Jobi:

«Nork itxi eban itsasoa atez,

amaren sabeletik indarka urten ebanean?

Neuk emon neutsazan hodeiak soinekotzat

eta behe-lainoa ume-zapitzat.

Neuk ezarri neutsazan mugak,

ateak eta morroiloak ipiniz,

eta esan neutsan: "Honaino helduko zara, ez aurrerago;

hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria"».

R/ Eskerrak Jaunari,

haren maitasuna betikoa da-eta.

Edota: Aleluia.

V/. Itsasora jo eben ontzietan

salerosketan jarduteko ur handietan,

eta Jaunak eginak ikusi ebezan,

haren egintza harrigarriak itsaso zabalean. R/.

V/. Haren esanera ekatx-haizea jagi zan,

olatu handiak harrotuz.

Zeruan gora, lezean behera ibili ziran,

barrua zorabioz larri. R/.

V/. Baina larrialdian Jaunari deadar egin eutsoen,

eta libratu ebazan estualditik.

Ekatxa barealdi bihurtu eban

eta olatuen orroa isildu egin zan. R/.

V/. Poztu ziran barealdiaz,

eta euren gogoko portura eroan ebazan Jaunak.

Goratu begie Jauna agertu dauan maitasunagaitik,

gizakien alde egiten dituan gauza harrigarriakaitik! R/.

Orain ez dogu Kristo giza legez ezagutzen.

Senideok: Kristoren maitasunak behartzen gaitu, jakinik bat danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo danakaitik hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan Harentzat baino.

Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza ikuspegi hutsez ezagutuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez ezagutu badogu ere, orain ez dogu holan egiten. Beraz, Kristorena dana sorkari barria da; zaharrarenak egin dau, barria sortu da.

Nor dogu Hau? Haizeak eta itsasoak ere obeditzen deutsoe-eta!

Egun berean, ilunabarrean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera». Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus, egoan lez. Beste ontzi batzuek ere jarraitu eutsoen.

Horretan, haize bolada zakarra atara eban, eta olatuek ontzia joten eben, ia urez beteteraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Iratzartuazo eta esan eutsoen: «Maisu, ez al deutsu ardura gu galtzea?» Harek, iratzarturik, hasarre egin eutsan haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia egin zan.

Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori? Ez al dozue oraindino sinesmenik?» Bildur-ikaraz gelditu ziran, alkarri esanez: «Nor ete dogu Hau, Berak esana egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak ere?»