Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko X. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Efren diakonoa eta doktorea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Itun barriaren zerbitzari izateko gai egin gaitu. Itun hori ez da legearen letra hutsean oinarritzen, Espirituaren indarrean baino

S

ENIDEOK: Hau da Kristori esker Jainkoagan dogun konfiantza. Ez gu

geurez ezertarako gai garala uste dogulako; gaitasuna Jainkoagandik

datorkigu-eta; izan be, berak egin gaitu itun barriaren zerbitzari izateko gai.

Itun hori ez da legearen letra hutsean oinarritzen, Espirituaren indarrean

baino, legearen letrak hil egiten dau-eta; Espirituak, barriz, bizia emoten.

Heriotzara eroian legearen zerbitzua, harlosatan letraz idatziarena hain

zuzen be, aintzaz betea agertu zan, eta israeldarrek ezin eutsoen Moisesi

aurpegira begiratu, erion distiragaitik, distira ha iragankorra zan arren. Ba,

zenbatez aintzatsuagoa ez ete da izango Espirituagan oinarritutako itunaren

zerbitzua! Gatxespenerako izan zanaren zerbitzua aintzaz betea agertu

bazan, zenbatez aintzatsuagoa ez ete da izango salbazinorako danaren

zerbitzua! Hain zuzen, lehen aintzaz betea zanak galdu egin dau orain

aintza hori, oraingoaren aintza ezin handiagoaren aldean. Beraz, iragankor

zana aintzaz betea baegoan, iraunkor danak askoz aintza handiagoa izango

dau.

Jaunak esana.

R/ Santua zara Jauna, gure Jainkoa.

Goratu Jauna, gure Jainkoa,

ahuspeztu haren oinaurki aurrean.

Santua da Jauna. R/.

Haren abadeen artean ziran Moises eta Aaron,

haren izenari dei egiten eutsoenen artean Samuel:

dei egiten eutsoen Jaunari, eta Harek erantzun. R/.

Laino-adarretik berba egin eutsen,

eta hareek gordeten ebezan

haren aginduak eta Harek emondako legea. R/.

Goratu Jauna, gure Jainkoa,

ahuspeztu haren mendi santuaren aurrean.

Santua da Jauna, gure Jainkoa! R/.

Bete eta beteten irakasten dauana, handia izango da.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Ez uste izan Moisesen Legea edota Profeten esanak baztertzera etorri nazanik; ez naz baztertzera etorri, euren betera eroatera baino

Benetan dinotsuek: Zeru-lurrek iraungo daben bitartean, Legearen letra edo zeinurik txikienak ere ez dau baliorik galduko, guztia bete arte.

Beraz, agindurik txikienetako bat hausi eta hausten irakasten dauana, txikiena izango da zeruetako erreinuan; bete eta beteten irakasten dauana, barriz, handia izango da zeruetako erreinuan».