Jesus ez zan izan batean bai eta bestean ez; Haregan danak bai egin ziran.
Senideok: Ondo daki Jainkoak zuei berba egitean ez nabilela batean bai eta bestean ez. Guk, Silbano, Timoteo eta hirurok, iragarri deutsuegun Jainkoaren Seme Kristo Jesus ez zan izan batean bai eta bestean ez; Haregan dana bai izan zan, hau da, Jainkoak baietza emon deutse Haregan agintzari guztiei; horregaitik, Kristoren bitartez Amen esaten deutsagu Jainkoari, Berau goratzen dogunean.
Jainkoa da gu eta zuek Kristogan sendotzen gaituana. Berak sagaratu gaitu, bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini dau gure bihotzetan, hartuko dogunaren indar lez.
R/ Erakutsi aurpegi argia, Jauna, zeure zerbitzari honi.
V.
Harrigarri dira zure aginduak;
horregaitik ditut gogoan gordetzen.
Argigarri da zure hitzen adierazpena,
adimena emoten deutse ezikasiei. R/.
V.
Ahoa zabaltzen dot eta arnasa hartzen,
zure aginduak biziro ditut-eta bilatzen.
Bihurtu nigana eta erruki zakidaz,
zure izena maite dabenekin egiten dozun lez. R/.
V.
Sendotu egizuz nire pausuak zeure irakaspenaz,
ez nagiala ezelako gaiztakeriak menperatu.
Erakutsi aurpegi argia zeure zerbitzari honi,
irakatsi zeure arauak. R/.
Zuek zaree munduaren argia.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».