Erruki zakiguz eta egizu heldu gaitezala biok alkarregaz zahartzarora.
E GUN hareetan, Median sartu eta Ekbatana uritik hurrean egozala, Rafael aingeruak esan eutson mutilari: «Tobias anaia!» «Zer?», erantzun eutson Tobiasek. Eta aingeruak: «Gaurko gaua Raguelen etxean emongo dogu; zure senidea da eta Sara izeneko alaba bat dau».
R/ Honan izango da bedeinkatua Jaunari begirunea deutsona!
Zorionekoa Jaunari begirunea deutsona
eta haren bideetan dabilena!
Zeure lanaren frututik jango dozu,
zoriontsu izango zara eta ondo joango jatzu. R/.
Emaztea mahatsondo emonkorraren antzeko
zure etxe barruan;
seme-alabak orio-kimuen antzeko
zure mahai inguruan. R/.
Hara zelan izango dan bedeinkatua
Jaunari begirunea deutson gizona!
Bedeinkatu zagizala Jaunak Siondik,
gozatu zaitezala Jerusalemen zorionaz
zeure bizitzako egun guztietan. R/.
Hau da lehenengo agindua. Bigarrena, barriz, honen parekoa da.
Aldi haretan, lege-maisu batek Jesusegana hurreratu eta itaundu eutsan: Zein da agindu guztietan nagusiena?
Jesusek erantzun: Hau da nagusiena: "Entzun, Israel: Jauna, gure Jainkoa, Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz". Bigarrena, barriz, hau da: "Maitatu lagun hurkoa zeure burua lez". Ez da honeek baino agindu handiagorik.
Lege-maisuak esan eutsan: Ederto, Maisu; egia dinozu Jainkoa bakarra dala eta ez dala beste Jainkorik esatean, eta Ha bihotz-bihotzez, adimen guztiz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua lez maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dala esatea.
Eta Jesusek, zuhur erantzun ebala ikusirik, esan eutsan: Ez zagoz urrun Jainkoaren erreinutik.
Eta handik aurrera, ez zan inor itaunik egitera ausartzen.
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Markos →