Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko IX. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Marcelino eta Pedro martiriak (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Bien otoitzak entzun ebazan Jainko aintzatsuak.

Egun hareetan, atsekabeturik eta negar-zotinez, otoitzean hasi nintzan aieneka: «Zuzena zara, Jauna, eta zuzenak dira zure egintza guztiak, zure jokabide guztiak errukiorrak eta leialak; zuk epaitzen dozu mundua. Orain, Jauna, gogoratu zaitez nitaz, begiratu egidazu eta ez zigortu ni neure pekatu eta hutsegiteakaitik, ezta neure gurasoenakaitik be, pekatu egin eben-eta; zure aginduak bete ez genduzalako

R/ Jauna, Zugana jasotzen dot gogoa.

V/. Ene Jainko, Zugan dot konfiantza,

ez nadila lotsagarri izan;

ez daitezala arerioak nire lepotik poztu;

ez daitezala lotsatu Zugan itxaroten dabenak;

bai, ostera, hutsagaitik baztertzen zaituenak. R/.

V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,

erakutsi zeure bidezidorrak.

Gidatu nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,

Zeu zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.

V/. Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta maitasuna,

betidanikoak dira-eta.

Gogoratu nitaz zeure maitasunean,

zeure ontasunari dagokionez, Jauna. R/.

V/. Ona eta zuzena da Jauna,

bidea erakusten deutse pekatariei.

Apalak zuzenbidez daroaz,

bere bidea erakusten deutse apalei. R/.

Ez da hilen Jainko, biziena baino.

Aldi haretan, saduzear batzuk etorri jakozan Jesusi (saduzearrek ez dabe onartzen hildakoak biztuten diranik). Eta itaundu eutsoen: “Maisu, Moisesek idatzi euskun: "Norbaiti anaia hilten bajako emaztea seme-alaba barik itziz, ezkondu bedi alargunagaz, anaiari ondorengoa emoteko".

Behin batean, baziran zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alaba barik hil zan. Bigarrena alargunagaz ezkondu zan, eta seme-alaba barik hil zan; bardin hirugarrena ere. Holan, zazpirak ondorengo barik hil ziran. Azkenik, hil zan emakumea ere. Biztuerakoan, hildakoak biztuko ei diranean, zeinen emazte izango da, zazpiek izan eben-eta emazte?”

Jesusek erantzun eutsen: “Ez ete zabilze oker, eta oker, hain zuzen, Liburu Santuek dinoena eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dozuezalako? Izan ere, hildakoak biztutean, ez da inor ezkonduko; zeruko aingeruak lakoak izango dira danak. Gainera, hildakoen biztueraz, ez al dozue irakurri Moisesen liburuan, sutan egoan sasiaren pasartean, Jainkoak berak zelan esaten deutsan: "Ni Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainkoa eta Jakoben Jainkoa naz"? Ez da hilen Jainkoa, biziena baino. Oker zagoze oso”.