Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko IX. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Justino martiria (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Itsu gelditu nintzan.

N I, Tobit, Pentekoste-gauean, hildakoari lur emon ondoren, etxartera

joan eta horma ondoan etzun nintzan aurpegia estaldu barik, bero

egoan-eta. Ez nintzan ohartu kurloiak egozala horman, nire gainean.

Hareen zirin beroa begietara jausi eta orban zuriek urten eusten. Ibili

nintzan osagileekin, baina zenbat eta erremedio gehiago jarri, orduan eta

gitxiago ikusten neban orbanakaitik, itsu gelditzeraino. Lau urtez egon

nintzan itsu. Nire senideak atsekabeturik egozan nigaitik, eta Ahikarrek

urte bian mantendu ninduan, Elimaidara joan zan arte.

Gauzak holan, Ana, nire emaztea, kanporako lanean hasi zan, emakumeek

ohi daben ehungintzan. Berak lana amaiturik eroatean, bezeroek ordaindu

egiten eutsoen. Behin baten, Distros hilaren zazpian, oihala amaitu eta

bezeroei eroan eutsenean, lansari osoa ordaindu eutsoen eta, gainera,

auma bat emon erregalu. Etxera sartzean, auma beeka hasi zan. Orduan,

dei egin eta esan neutson emazteari: «Nondik etorri da auma hori? Ez da,

bada, lapurtua izango? Bihurtu bere jaubeei, ez jaku-eta zilegi ostutako

ezer jatea». Emazteak erantzun eustan: «Erregalatu egin deuste, lansaria

emoteaz gainera». Nik, ostera, ez neutson sinisten eta esan eta esan

nenbilen jaubeei bihurtzeko. Hasarratu be egin nintzan beragaz hori zala-

eta. Orduan, emazteak esan eustan: «Non dira zure erruki-egintzak? Non

zure egite onak? Argi asko dago orain zertako balio izan deutsun!»

Jaunak esana.

R/ Bizkor dau zintzoak bihotza Jaunagan itxaroten.

Edota

Aleluia.

Dohatsu Jaunaren bildur dan gizakia,

Haren agindu guztiak maite dituana.

Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,

zintzoen ondorengoa onetsia. R/.

Barri txarrak ez dau bildurtzen,

bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.

Sendo dau bihotza bildur barik,

bere arerioak lotsaz ikusi arte. R/.

Zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,

beti irautekoa da haren eskuzabala,

ospez jagiko da haren ahalmena. R/.

Emoiozue Zesarri Zesarrena, eta Jainkoari Jainkoarena.

Aldi haretan, fariseu eta Herodesen alderdiko batzuk bialdu eutsoezan Jesusi, berbaren batean harrapatzeko asmoz. Etorri eta esan eutsoen: Maisu, badakigu egiazale zareala eta ez deutsula ardurarik inoren zeresanak; zuk ez deutsazu gizakiaren itxureari begiratzen, Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozu-eta. Zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez? Ordaindu behar deutsagu ala ez?

Baina Jesusek, hareen azpikeriaz oharturik, esan eutsen: Zergaitik zatortaze zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko. Ekarri eutsoen, eta Jesusek itaundu eutsen: Norenak dira irudi eta izen honeek? Hareek erantzun: Zesarrenak.

Jesusek, orduan: Emon Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. Eta harriturik gelditu ziran.