Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko VIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Eten barik goratuko dot zure izena.

ZURE errukiaz gogoratu nintzan, Jauna,

eta Zuk gure alde betidanik egindakoaz:

onik ataratzen dozuzala Zugan itxaroten dabenak

eta gaiztoen eskuetatik libratzen

R/ Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren asegarri.

Jaunaren legea bikain, barrua berbizteko,

Jaunak iragarria sendo, ezikasiak eskolatzeko.

Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,

Jaunaren aginduak garbi, begien argi. R/.

Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko,

Jaunaren erabagiak egiazko, guztiak guztiz bidezko.

Urrea baino, urre araztua baino maitagarriago,

ezti-orrazia baino gozoago. R/.

Zein eskubidez egiten dozuz gauza honeek?

Aldi haretan, Jesus eta ikasleak Jerusalemera etorri ziran barriro. Jesus tenpluan ebilela, abadeburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurreratu jakozan, itaunka: Zein aginpidez jokatzen dozu holan? Nork emon deutsu horretarako aginpidea?

Jesusek erantzun eutsen: Nik ere gauza bat itaunduko deutsuet; erantzuidazue, eta nik ere esango deutsuet zein aginpidez jokatzen dodan holan. Joan Bateatzaileak Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bateatzen eban? Erantzun!

Hareek honan inoen euren artean: Jainkoaren aginduz ziharduala esaten badeutsagu, zergaitik ez geuntsan sinestu erantzungo deusku. Baina zelan esan giza aginduz ziharduala? Honetarako, jentearen bildur ziran, guztiek benetako profetatzat eben-eta Joan. Beraz, erantzun eutsoen: Ez dakigu.

Jesusek, orduan: Ba, Neuk ere ez deutsuet esango zein aginpidez jokatzen dodan holan.