Lehen Irakurgaia · Si 35, 1-12
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Zuzen dabilenari deutsat Jainko-salbamena erakusten.
Batu egidazuez nire zintzoak,
opariz egin eben-eta nigaz alkargoa.
Zeruek Ha zuzentzat iragarri begie,
Jainkoa bera da-eta auzi-jabe. R/.
Entzun, nire herri, berba egingo dot;
Israel, zure aurka dot urtengo,
Jainko nozu-eta Ni, zure Jainko.
Ez zaitut salatuko zure opariak dirala-eta,
zure erre-opariak beti aurrean dodaz-eta. R/.
Eskeini egiozu gores-oparia Jainkoari,
bete zure zin-hitza Goi-goikoari.
Gores-oparia eskeintzen deustanak nau edertzen,
zuzen dabilenari deutsat Jainko-salbamena erakusten. R/.
Ehun halako artuko dozue orain mundu honetan, erasoaldiekin; beste munduan, barriz, betiko bizia.
Aldi haretan, Pedrok esan eutsan Jesusi: Hara, guk dana itzi dogu, Zuri jarraitzeko.
Jesusek erantzun: Benetan dinotsuet: Nigaitik eta Barrionagaitik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak izten dituanak, orain, mundu honetan, ehun halako hartuko dau: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. Orain lehenengo diran asko azkenengo izango dira, eta orain azkenengo diranak lehenengo.
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Markos →