Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko VIII. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · Si 17, 24-29

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

R/ Poztu zaiteze eta alaitu Jaunagan, zintzoak.

Bai dohatsu gaiztakeria parkatu jakona,

hobena estaldu jakona.

Bai dohatsu Jaunak errurik egozten ez deutsana,

barruan iruzurrik ez dauana. R/.

Nire hobena autortu deutsut,

nire errua ezkutau ez deutsut.

Autortuko deutsat -esan neban- Jaunari neure gaiztakeria,

eta Zuk parkatu zeustan nire hobenaren txarkeria. R/.

Horregaitik, zintzoak larrialdian Zuri otoitz egingo;

uholdea oldartzean urik ez jako helduko.

Zu zaitut ihesleku: estualditik Zeuk nozu babesten,

askatasun pozez inguratzen. R/.

Saldu daukazuzan guztiak, eta jarraitu Niri.

Aldi haretan, Jesus abiatzera joiala, gizon bat etorri jakon lasterka eta, aurrean belaunikaturik, itaundu eutsan: Maisu ona, zer egin behar dot betiko bizia ondaretzat jasoteko?

Jesusek erantzun eutsan: Zergaitik esaten deustazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa besterik. Badakizuz aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin guzurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aitamak. Harek, orduan: Maisu, gazte-gaztetatik bete izan dot hori guztiori.

Jesus maitasunez begira jarri jakon, eta esan: Gauza bat besterik ez jatsu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta emon behartsuei, eta altxorra izango dozu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu Niri. Berba honeek entzutean, ilun jarri zan gizona eta nahigabez joan, ondasun handien jabe zan-eta.

Orduan, Jesusek, ingurura begiratuz, esan eutsen ikasleei: Bai nekez sartuko dirala aberatsak Jainkoaren erreinuan! Harriturik itzi ebazan ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek barriro ere: Ene semeok, bai zaila dala Jainkoaren erreinuan sartzea! Orratzaren begitik gamelua igarotea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.

Ikasleek, gero eta harrituago, alkarri inotsen: Nor salbau daiteke, orduan? Jesusek begira-begira jarri eta esan eutsen: Gizakiarentzat ezinezkoa da, baina Jainkoarentzat ez, dana daike-eta Jainkoak.