Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Andre Maria, Elizaren Ama

Urtean Zehar Nahitaezko Oroitzapena B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Haserrea sortuko dot zure jatorriaren eta emakumearenaren artean.

Jainko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutsan: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oinotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako». Jainkoak esan eutsan: «Eta nork jakinazo deutsu narrugorri zengozala? Galazo neutsun zuhaitzeko frutua jan al dozu?» Gizonak erantzun: «Laguntzat emon deustazun emakumeak eskaini deust frutua, eta jan egin dot». Orduan, Jainko Jaunak esan eutsan emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».

Orduan, Jainko Jaunak esan eutsan sugeari:

«Hori egin dozulako,

madarikatua izango zara

abere guztien eta basapiztia guztien artean;

sabel gainean ibiliko zara arrastaka

eta hautsa jango dozu zeure bizitzako egun guztietan.

Alkarren arerio egingo zaituet

zu eta emakumea,

zure eta haren ondorengoa;

honek burua zapalduko deutsu

eta zuk orpotik helduko deutsazu».

Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutsan izena, bizidun guztien ama dalako.

R/ Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz, Jainkoaren uri!

V/.

Horra, mendi santuaren gainean oinarrituriko uria!

Jaunak Sion uria maiteago,

Israelgo beste bizitoki guztiak baino.

V/.

Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz,

Jainkoaren uri!

Sion uriaz esango da:

«Han jaioak dira danak;

Goi-goikoak dau ha sendo ezarri». R/.

V/.

Hona, Jaunak herrien zerrendan idatzi:

«Han jaioak dira honeek guztiak».

Eta dantzan eginez kantatuko dabe:

«Guztiek, Sion, zugan bizilekua». R/.

Horra hor zure semea! Horra hor zure ama!

ALDI haretan, Jesusen kurutzearen ondoan egozan haren ama, bere

amaren ahizta, Maria Kleofasena eta Maria Magdalena. Jesusek,

bere ama eta, beronen ondoan, maite eban ikaslea ikusirik, esan

eutson amari: «Emakume, horra hor zure semea!» Gero, ikasleari esan

eutson: «Horra hor zure ama!»

Eta harrezkero ikasleak bere etxean hartu eban.

Ondoren, Jesusek, dana betea zala jakinik, Liburu Santuak esana guztiz

bete zedin, esan eban: «Egarri naz!»

Bazan han ozpinez betetako pitxar bat. Orduan, belakia ozpinetan busti

eta, kainaberari ertzean erantsiz, ahora hurreratu eutsoen. Ozpina hartu

ebanean, Jesusek esan eban: «Bete da dana!» Eta, burua makurtuz, azken

arnasa emon eban.

Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta judeguek ez eben gura zapatuan

gorpuak kurutzean gelditzerik, ze, zapatu ha oso jaiegun handia zan.

Horregaitik, kurutzeratuei berna-hazurrak apurtu eta handik kentzeko

eskatu eutsoen Pilatori.

Joan ziran, bada, gudariak eta berna-hazurrak hausi eutsiezan Jesusegaz

kurutzean jositako biei; baina, Jesusengana heldu ziranean, ordurako hilda

egoala ikusirik, ez eutsoen berna-hazurrik hausi, ezpada ze, gudari batek

lantzaz saihetsa zulatu eutson, eta bat-batean odolak eta urak urten eben.

Jaunak esana