Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Pazko-aldiko IV Igandea

Pazkoaldia Igandea B zikloa
🔍 Bilatu

Ez dogu beste inor salbau gaikezanik.

Orduan, Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, esan eban: «Herriko agintari eta zaharrok, gaur, gaixo bati eginiko mesedea dala eta, noren eskuz osatu dan itauntzen deuskuzue; bego, beraz, argi zuentzat guztiontzat eta Israel herri osoarentzat, zuek kurutzeratu eta Jainkoak hilen artetik biztu eban Jesu Kristo Nazaretarraren izenean dozuela gizon hau zeuen aurrean osaturik. Jesus hauxe da zuek, "etxegileok, baztertutako harria, giltzarri jazo dana". Honengan bakarrik dogu salbamena, ez deusku-eta Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor emon eguzkipean, gu salbau gaikezanik».

R/ Etxegileek baztertutako harria, berori jazo da giltzarria.

edo Aleluia.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,

haren maitasuna betikoa da-eta.

Hobe da Jaunagan babestea

gizakiaz fidatzea baino;

hobe Jaunagan babestea

handikiez fidatzea baino. R/.

Eskerrak Zuri erantzun deustazulako,

nire salbatzaile izan zaralako.

Etxegileek baztertutako harria

giltzarri egin da.

Jaunak egin dau hori,

gure begien harrigarri. R/.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaituegu.

Zu zara nire Jainko, eskerrak Zuri!

Gora Zu, ene Jainko hori!

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,

haren maitasuna betikoa da-eta. R/.

Bigarren Irakurgaia · 1 Jn 3, 1-2

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Artzain onak bere bizia emoten du ardien alde.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Neu naz artzain ona. Artzain onak bere bizia emoten du ardien alde. Ez, ostera, morroiak, artzain ez danak eta ardiak ere bereak ez dituanak; honek, otsoa etorten ikustean, ardiak itzi eta ihes egiten dau; eta otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu. Izan ere, morroiari lansaria jako ardura eta ez ardiak.

Neu naz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta neureek ezagutzen nabe Ni, Aitak Ni ezagutzen nauan eta Nik Aita ezagutzen dodan lez. Nik neure bizia emoten dot ardien alde. Baditut artegi honetakoak ez diran beste ardi batzuk ere; honeek ere erakarri egin behar ditut; entzungo dabe nire ahotsa eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean.

Horregaitik maite nau Aitak: neure bizia emoten dodalako, barriro eskuratzeko. Ez deust bizia inork kentzen, Nik neure kabuz emoten dot. Neure esku dot emotea eta neure esku barriro eskuratzea. Hori da neure Aitagandik hartu dodan agindua».