Lehen Irakurgaia · Dn 3, 14-20. 91-92. 95
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Salmoa · Dn 3, 52a y c. 53a. 54a. 55a. 56a (R.: 52b)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Semeak askatzen bazaitue, benetan aske izango zaree.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen Beragan sinestu eben juduei: «Nire berbean irauten badozue, egiaz nire ikasle izango zaree; ezagutuko dozue egia, eta egiak aske egingo zaitue».
Erantzun eutsoen: «Gu Abrahamen ondorengoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Zelan dinozu aske izango garala?»
Jesusek erantzun eutsen: «Egi-egiaz dinotsuet: Pekatu egiten dauana pekatuaren esklabo da. Esklaboa ez da etxean betiko geratzen; semea, bai, betiko geratzen da. Beraz, Semeak askatzen bazaitue, benetan aske izango zaree. Badakit, bai, Abrahamen ondorengoak zareena; baina Ni hil guran zabilze nire berbea ez da-eta zuekan sustraitzen. Neure Aitaren ondoan ikusi dodanaz egiten dot berba Nik; zuek, barriz, zeuen aitagandik ikasi dozuena egiten dozue».
Hareek erantzun eutsoen: «Abraham dogu aita». Jesusek orduan: «Abrahamen seme bazinee, Abrahamek egin ebana egingo zeunkee. Zuek, ostera, Ni hil guran zabilze, eta Jainkoari entzundako egia besterik ez deutsuet esan. Abrahamek ez eban holakorik egin. Zuek zeuen aitak egiten dauana egiten dozue».
Erantzun eutsoen: «Gu ez gara sasikume; aita bakarra dogu, Jainkoa». Jesusek orduan: «Zuen aita Jainkoa balitz, maite izango nindukezue, Ni, Jainkoagandik urtenda, etorri naz; ez naz neure kabuz etorria, Harek bialdua baino».