Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Garizumako II. Asteko Asteartea

Garizuma Asteguna B zikloa
🔍 Bilatu

Ikasi on egiten, bilatu egizue zuzenbidea.

Entzun Jaunaren berbea,

Sodomakoen antzeko agintariok,

entzun gure Jainkoaren irakaspena,

Gomorrakoaren antzeko herri horrek:

«Garbitu zaiteze, garbitu;

kendu nire begien aurretik

zeuen egintza gaiztoak;

itzi oker egiteari,

ikasi on egiten;

bilatu egizue zuzenbidea:

lagundu zapalduari,

egin justizia umezurtzari,

defendatu alarguna.

Zatoze orduan kontuak garbitzera

—dino Jaunak—:

zuen pekatuak gorrimin badira ere,

edur zuri bihurtuko dira,

eta purpura baizen gorri badira ere,

artile zuri izango dira.

Nire esana egin gura badozue,

lurreko guritasunetik jango dozue;

ez badozue gura eta aurka jagiten bazaree,

ezpateak jango zaitue».

Holan berba egin dau Jaunak.

R/ Zuzen dabilenari deutsat Jainko-salbamena erakusten.

Ez zaitut salatzen zeure sakrifizioakaitik:

zure erre-opariak aurrean ditut beti.

Baina ez dot hartuko zure kortako zekorrik,

ez zure eskortako akerrik. R/.

«Zelan aitatu daikezuz nire arauak

eta nire ituna ahotan hartu,

nire zentzabideari gorroto badeutsazu,

eta nire berbei lepoa emoten? R/.

Zuk horreek egin, eta Ni isildu?

Zu lakoa nazela uste al dozu?

Salatu egingo zaitut, aurpegira botako dana».

«Esker oneko oparia eskeintzen deustanak,

horrek emoten deust aintza,

onbideratzen danari

erakutsiko deutsat neure salbamena».R/.

Esan, esaten dabe; baina egin ez.

Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian jesarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia; baina ez egin egiten dabena; esan, esaten dabe-eta, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eroanak lotzen dabez, eta besteei leporatzen; baina eurek atzamar batez ere ez dabez mugitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa zabalak erabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dabez, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu».

Zuek, ostera, ez itzi inori "maisu" deitzen, bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok alkarren senide zaree-eta. Eta ez deitu lurrean inori "aita”, bakarra da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi "gidari" deitzen ere, bakarra da-eta zuen gidaria, Mesias.