Hareek lez arduradun eta Kristoren sufrimentuen testigu nazan honek.
SENIDE maiteok: Zuen arteko arduradunei nik, hareek lez arduradun eta Kristoren sufrimentuen testigu eta gero agertuko dan aintzan partaide nazan honek, arren eskatzen deutsuet: larratu egizue Jainkoak zuen esku jarri dauan artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baino, Jainkoak nahi dauan lez; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baino; ez zaintzeko egokitu jatzuezanen gain agintea ezarriz, artaldearen eredu izanez baino.
Holan, artzain nagusia agertzean, inoiz zimelduko ez dan aintzazko koroa jasoko dozue.
Jaunak esana.
R/ Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.
V/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean;
larre gurietan etzunarazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten
eta indarrak deustaz barritzen;
bide segurutik naroa,
bere izenari ohore eginez. R/.
V/. Zu Pedro zara, hatxa; hatx horren gainean eraikiko dot Nik neure Eleizea, eta Heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. R/.
Zu Harria zara eta zuri emongo deutsudaz zeruetako erreinuaren giltzak.
Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: Gizonaren Semea nor dala dino jenteak?
Hareek erantzun: Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.
Jesusek, orduan: Eta zuek, nor nazala dinozue? Simon Pedrok erantzun eban: Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.
Orduan, Jesusek esan eutsan: Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez deutsu-eta hazur-maminezko inork agertu, zeruko nire Aitak baino. Eta hau dinotsut Nik: Zu Pedro zara, harkaitza, eta harkaitz horren gainean eregiko dot Nik neure Elizea, eta heriotzearen indarrak ez jakoz nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua.