Ez dot gizakiaren aintza Jainkoari dagokionaren gainetik ipintzen.
E GUN hareetan, Mardokeok, Jaunaren egintza guztiak gogoratuz, honan eban otoitz: «Abrahamen Jainko, Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko, bedeinkatua Zu! Jauna, Jauna, errege ahalguztiduna, zeure menpe dozu dana eta ezin deutso inork zure nahiari kontra egin, Zuk Israel salbatu nahi badozu.
Zeuk egin dozuz zeru-lurrak eta zerupean diran gauza miresgarri guztiak. Zeu zara guztien Jaun eta ezin deutsu inork be kontra egin, Jauna.
Zuk dana dakizu. Zuk badakizu, Jauna, Haman harroputz horren aurrean ahuspeztu ez banaz, ez dodala hori harrokeriagaitik, handiusteagaitik edo handizalekeriagaitik egin, prest nengoke-eta haren oinak laztantzeko be.
Salmoa · Sal 137, 1bcd-2a. 2bcd-3. 7c-8 (R.: 3a)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Eskatzen dauanak hartu egiten dau-eta.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Eskatu, eta emongo deutsue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko dozue; jo atea, eta zabalduko deutsue, eskatzen dauanak hartu egiten dau-eta, bilatzen dauanak aurkitu, eta atea joten dauanari zabaldu egiten jako-eta.
Zuetako norbaitek, semeak ogia eskatuta, harria emongo ete deutso? Edota arraina eskatuta, sugea emongo ete deutso? Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zeuen seme-alabei gauza onak emoten baldin badakizue, zenbatez gehiago ez deutsez zeruko zuen Aitak gauza onak emongo eskatzen deutsoenei?
Honan bada, besteek zuei egitea gura zeunkeen guztia egin zuek ere besteei: horixe da Moisesen Legeak eta Profetek dinoena».