Lehen Irakurgaia · Has 1, 20 — 2, 4a
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Jauna, gure Jauna, bai miragarria zure izena lurbira osoan!
Zure hatzen lana dan ortzia ikustean,
han ipini dozuzan ilargi-izarrak ikustean:
zer da gizakia Zu haretaz oroitu zaitezan?
Edota gizakumea, Zu haretaz arduratu zaitezan? R/.
Aingeruak baino doi-doi txikiago egin dozu,
ospez eta aintzaz koroatu dozu.
Zeure eskulan guztien buru ipini dozu,
guztia oinperatu deutsazu. R/.
Ardi eta idi guztiak,
gainera lurreko abere guztiak;
eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
itsaso bidezidorretan dabilzanak. R/.