Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko V. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Jeronimo Emiliani Santua / Josefina Bakhita Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Jainkoak esan eban, eta holan egin zan.

Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin ebazan. [Lurra nahaste-borraste hutsa zan: leize handiaren gainean ilunpea. Eta Jainkoaren arnasea uren gainean ebilen.

Eta Jainkoak esan eban: «Izan bedi argia». Eta izan zan argia. Ikusi eban Jainkoak argia ona zala eta bereiztu egin eban ilunpetik. Argiari «egun» ezarri eutsan izena, eta ilunpeari «gau». Eta arrats eta goiz: lehenengo eguna.

Jainkoak esan eban: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiztu dagizan». Eta holan izan zan. Jainkoak sabaia egin eban eta sabai azpiko urak sabai gaineko uretatik bereiztu zituan. Sabaiari «zeru» ezarri eutsan izena. Eta arrats eta goiz: bigarren eguna.

Jainkoak esan eban: «Batu bediz zeru azpiko urak leku bakar batean eta agertu bedi lehorra». Eta holan izan zan. Lehorrari «lur» ezarri eutsan izena, eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zala ikusi eban.

Jainkoak esan eban: «Emon begi lurrak landaretza: hazidun landareak eta zuhaitzak, bakotxak jagokon frutua, hazi eta guzti, ekarriko dabenak». Eta holan izan zan. Lurrak emon eban landaretza: hazidun landareak, bakotxa jagokon haziagaz, eta frutua ekarriko daben zuhaitzak, bakotxa jagokon haziagaz. Eta Jainkoak ona zala ikusi eban. Eta arrats eta goiz: hirugarren eguna.

Jainkoak esan eban: «Izan beitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak adierazoteko; disdiratu begie zeru-sabaian, lurrari argi egiteko». Eta holan izan zan. Argizagi handi bi egin zituan Jainkoak: handiena egunaren gain jarteko, eta txikiena gauaren gain, eta izarrak ere egin zituan. Eta Jainkoak zeru-sabaian ipini ebazan, lurrari argi egiteko, egunaren eta gauaren gain jarteko eta argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak ona zala ikusi eban. Eta arrats eta goiz: laugarren eguna.

R/ Poztu bedi Jauna, Berak eginetan.

Ene arima, goratu egizu Jauna!

Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!

Handi eta eder zagoz jantzita,

estalki dozu argia. R/.

Ezarri dozu lurra bere orpoetan,

ez da kolokatuko mendeen mendeetan.

Itsasoz batu dozu soineko gisan,

urak mendi gainean kokatu ziran. R/.

Ibaiak sortu dozuz iturrietatik,

eta xirripan doaz mendi artetik.

Zeruko hegaztiak bizi dira ur hondoetan,

emoten dabez euren txioak muskuletan. R/.

Bai ugari direla, Jauna, Zuk eginak,

zuhurtasunez eginak zeharo,

lurra zure sorkariz betea dago!

Ene arima, goratu egizu Jauna! R/

Ebanjelioa · Mk 6, 53-56

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →