Gauza guztietan senideen antzeko izan behar eban, errukiorra izan zedin.
Familia bereko seme-alabek odol eta haragi bat bera daben lez, Jesusek giza odol-haragiak hartu zituan, bere heriotzaz heriotzaren nagusia dan deabrua ezerezteko, eta heriotzearen bildurrez euren bizitza osoan esklabo bizi ziranak askatzeko; ha ez zan-eta aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen jatorrikoei baino. Horregaitik, gauza guztietan bere senideen antzeko izan behar eban, abade nagusi errukitsu eta Jainkoari jagokozan gauzetan fidagarri izateko, herriaren pekatuak parkatzeko gai.
Bera ere nekeetan probatua izan zalako, gauza da orain probaldian dagozanei laguntzeko.
R/ Jaun ahalguztiduna, Bera da Errege ospetsua.
Ateburuok, zabaldu zaiteze,
zabaldu zaiteze, aspaldiko ateok,
badator-eta Errege ospetsua. R/.
Nor da Errege ospetsu hori?
Jauna da, indartsu eta ahaltsua,
Jauna, guduan ahaltsua. R/.
Ateburuak, zabaldu zaiteze,
zabaldu zaiteze, aspaldiko ateok,
badator-eta Errege ospetsua. R/.
Nor da Errege ospetsu hori?
Jaun ahalguztiduna,
Bera da Errege ospetsua. R/.
Gauza guztietan senideen antzeko izan behar eban, errukiorra izan zedin.
Familia bereko seme-alabek odol eta haragi bat bera daben lez, Jesusek giza odol-haragiak hartu zituan, bere heriotzaz heriotzaren nagusia dan deabrua ezerezteko, eta heriotzearen bildurrez euren bizitza osoan esklabo bizi ziranak askatzeko; ha ez zan-eta aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen jatorrikoei baino. Horregaitik, gauza guztietan bere senideen antzeko izan behar eban, abade nagusi errukitsu eta Jainkoari jagokozan gauzetan fidagarri izateko, herriaren pekatuak parkatzeko gai.
Bera ere nekeetan probatua izan zalako, gauza da orain probaldian dagozanei laguntzeko.
Jaun ahalguztiduna, bera da Errege ospetsua. R/. Aleluia R/. Aleluia. V/. Nazinoak argitzeko argia eta zure herri Israelen ospea. R/.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
M
OISESEN legearen arabera, amari garbikuntza egiteko unea
heldu jakonean, gurasoek Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari
aurkezteko. Izan be, holantxe dago aginduta Jaunaren legean:
«Lehenengo-seme guztiak Jaunari sagaratuko deutsazuez». Jaunaren legean
ezarritako oparia be eskeini behar eben: «Usapal bi edota usakume bi».
Bazan Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zintzo eta
jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain egoana. Espiritu Santua
beragaz eban, eta aditzera emona eutson ez zala hilko Jaunaren Mesias
ikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zan.
Legeak agintzen ebana betetzeko gurasoek Jesus umea tenplura eroan
ebenean, Simeonek seina besoetan hartu eta Jainkoa bedeinkatu eban,
esanez:
«Orain itzi zeinke, Jauna,
zeure morroi hau bakean hiltzen,
Zeuk berbea emon bezala.
Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbazinoa,
herri guztien aurrean Zuk aurkeztua:
nazinoak argitzeko argia
eta zure herri Israelen aintza».