Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko III. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Nekaldi burruka handia izan zenduen. Ez galdu, beraz, zuen uste ona.

Senideok: Gogoratu egizuez hasierako egun hareek: fedearen argia hartu barri haretan burruka gogor eta neketsua egin behar izan zenduen. Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenduezan guztien aurrean; besteok, holan erabilitakoen lagunkide izan zineen; giltzapetuen oinazeetan parte izan zenduen eta pozik sufritu zenduen zeuen ondasunak kendu eutsuezanean, aberastasun hobea eta iraunkorragoa zenduela jakinik.

Ez galdu, beraz, adorea, beragaz sari handia dakar-eta. Iraupena behar dozue, Jainkoaren nahia betez agintzaria eskuratzeko.

Izan ere, «laster, oso laster,

etorriko da etortekoa, ez da luzatuko.

Nire zintzoa fedeari esker biziko da;

baina atzera egiten badau,

ez dot atsegin izango».

Gu, ostera, ez gara atzera egin eta hondatzen diranetakoak, fedearen bidez salbamen bila dabilzanak baino.

R/ Zintzoek salbamena Jaunagandik dabe.

Itxaron egizu Jaunagan, eta egizu on,

bizi zaitez zeure lurrean, eta leial iraun.

Jaunagan atsegina hartu egizu,

eta bihotzak eskatzen deutsuna emongo deutsu. R/.

Zure joan-etorria Jaunari itzi egiozu,

Bera antolatuko da, Haregan itxaron egizu.

Goiz argia lez jazoazoko dau zure zintzotasuna,

eguerdia lez zure zuzentasuna. R/.

Giza urratsa Jainkoak dau sendo ezarten,

eta haren bideaz atsegin hartzen.

Jaustan bada ere, ez dau joko lurrik,

Jaunak dauka-eta eskutik. R/.

Zintzoek salbamena Jaunagandik dabe,

larrialdian ihesleku Bera dabe.

Laguntzen deutse Jaunak eta onik ataraten,

gaiztoen eskutik ataraten:

Haregana batzen diralako ditu salbatzen. R/.

Ebanjelioa · Mk 4, 26-34

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →