Kristo bere odolaz eta behin betiko sartu zan Santutegian.
Senideok: Santutegia honan egoan antolatuta: lehenengo aldean, «Santua» izenekoan, argimutila, mahaia eta Jaunari eskeinitako ogiak egozan; gero, bigarren kortinearen atzean, «Toki santu-santua» izeneko aldea egoan.
Kristo, barriz, datozan ondasunen abade nagusi lez agertu da. Bera sartu dan santutegia lehengoa baino handiagoa eta bikainagoa da, ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa. Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez akerren eta zezenen odola eskeiniz, berea baino, holan betiko askatasuna lortu deuskularik.
Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik dagozanen gain txipristinduz, pertsona horreek sagaratzeko indarra baldin badabe, azaleko garbitasuna emonez, zenbatez gehiago Kristoren odolak betiko Espirituaren bidez bere burua Jainkoari opari garbi eskeini eutsan harenak ez dau garbituko gure barrua heriotzara daroen egintzetatik, guk Jainko biziari kultua emoteko!
R/ Oihu alaien artean igon dau Jainkoak, turuta soinuz Jauna.
Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi. R/.
Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta soinuz Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi,
eresi gure erregeari, eresi. R/.
Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator gorazarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aulki santuan. R/.