Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zehar II Igandea

Urtean Zehar Igandea B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · 1 Sm 3, 3b-10. 19

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Salmoa · Sal 39, 2 y 4ab. 7-8a. 8b-9. 10 (R.: cf. 8a y 9a)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Zuen gorputzak Kristoren gorputz atal dira.

Senideok: Gorputza ez da haragikeriarako, Jaunarentzat baino, eta Jauna gorputzarentzat. Jainkoak, Jauna biztu ebanak, biztuko gaitu gu ere bere ahalmenaz.

Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal dirana? Jaunagaz alkartzen dana, espiritu bat bera egiten da Haregaz.

Egizue ihes haragikeriatik. Gizon-emakumeek egiten daben beste pekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko pekatua egiten dauanak bere gorputzaren aurka egiten dau pekatu.

Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak emon deutsuen eta zuengan bizi dan Espiritu Santuaren tenplua dala? Beraz, ez zaree gaurtik aurrera zeuenak; karu ordainduz eskuratu zaitue Jainkoak. Goratu egizue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

Mesias aurkitu dogu.

Aldi haretan, han egoan Joan Bateatzailea bere ikasle bigaz. Jesus handik igaroten ikusirik, esan eutsen: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa». Ikasle biek, hori entzunik, Jesusi jarraitu eutsoen. Bihurtu zan Jesus eta, jarraitzen eutsoela ikusirik, esan eutsen: «Zeren bila zabilze?» Hareek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?» (Rabbik “Maisu” esan gura dau). Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta ikusiko dozue». Joan ziran, ikusi eben non bizi zan, eta Beragaz gelditu ziran egun haretan. Arratsaldeko laurak inguru ziran.

Joani entzun eta Jesusi jarraitu eutsoen bietako bat Andres zan, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonegaz egin eban topo lehenengo, eta esan eutsan: «Mesias aurkitu dogu». (Mesiasek “Kristo” —hau da, Igurtzia— esan gura dau). Eta Jesusegana eroan eban. Jesusek, begira-begira jarriz, esan eutsan: «Simon zara zu, Joanen semea; aurrerantzean "Kefas" izango da zure izena» (Kefasek Pedro —hau da, Harkaitza— esan gura dau).