Zatoze Nigana, eta bizkortuko zaree; betiko alkargoa egingo dot zuekin.
Honan berba egiten dau Jaunak:
«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,
etorri, dirurik ez dozuenok ere;
erosi garia eta jan ordaindu barik,
ardoa eta esnea hutsean.
Zergaitik eralgi dirua
goserik itziko zaitueen janaritan,
eta lansaria
aseko ez zaitueen gauzatan?
Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue,
janari gozo mamitsuz elikatuko zaree.
Etorri Nigana eta egon adi,
entzuidazue eta biziko zaree.
Betiko ituna egingo dot zuekin,
Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.
Herrientzako testigu jarri neban David,
nazinoen buruzagi eta agintari.
Ezagutzen ez zenduan herriari egingo deutsazu dei,
eta ezagutzen ez zinduzan herria
lasterka etorriko da zugana,
Jaunagaitik, zure Jainkoagaitik,
ospez jantzi zaituan Israelgo Santuagaitik.
Bilatu egizue Jauna, aurkitu daiteken bitartean;
dei egiozue, hurrean dagoan bitartean.
Itzi begi gaiztoak bere bidea,
gaizkileak bere asmo txarrak;
bihurtu bedi Jaunagana, errukiz hartuko dau-eta,
gure Jainkoagana,
guztiz parkabera da-eta.
Nire asmoak ez dira zuenak lakoak,
ezta zuen jokabidea ere nirea lakoa dino Jaunak.
Zelan zerua lurraren gainetik garai,
holan nire jokabidea zuen jokabidearen gainetik,
nire asmoak zuen asmoen gainetik.
Euria eta edurra zerutik jasten dira
eta ez dira barriro hara bihurtzen,
lurra ase, ernaldu eta ernamuindu barik,
ereiteko hazia eta jateko ogia emon dagizan;
halan izango da nire ahotik urtendako berbea ere:
ez da Nigana hutsik bihurtuko,
Nik nahi dodana egingo dau
eta beteko nik ezarritako helburua».
Salmoa · Is 12, 2-3. 4bcde. 5-6 (R.: 3)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Bigarren Irakurgaia · 1 Jn 5, 1-9
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →