Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Abenduko III. Asteko Astelehena

Abendualdia Asteguna B zikloa
Joan de la Cruz Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Izar bat sortuko da Jakobenetik.

Egun hareetan, Balaamek, begiak jasorik, Israel ikusi eban leinuka oihal-txaboletan. Orduan, Jainkoaren espiritua etorri jakon eta olerki hau abestu eban:

*Hona hemen Beorren seme Balaamen,

begi argiko gizonaren, mezua;

hona hemen, estasian, begiak zabal-zabal,

Jainkoaren berbea entzuten

eta Ahaltsuaren agerpena ikusten dauanaren mezua.

Bai ederrak zure txabolak, Jakoben herri,

bai ederrak zure bizilekuak, Israel!

Ibar zabalak dirudie, ibai ondoko baratzak,

Jaunak landatutako zumintzak, ur-ertzeko izeiak.

Ura gainezka dabe pitxarretan,

ondo bustitako lurretan hazia.

Israelgo erregea Agag erregea baino handiagoa da,

haren erregetza gero eta garaiago+.

Beste olerki hau ere abestu eban:

*Hona hemen Beorren seme Balaamen,

begi argiko gizonaren, mezua;

hona hemen, estasian, begiak zabal-zabal,

Jainkoaren berbea entzuten dauanaren mezua,

Goi-goikoaren egitasmoa ezagutzen

eta Ahaltsuaren agerpena ikusten dauanaren mezua.

Ikusten dot,

baina ez da orain jazoko;

begiztatzen dot, baina ez da berehala beteko:

Izar bat sortzen da Jakoben herritik,

aginte-makileak urteten dau Israeldik;

birrinduko dau Moaben bekokia

eta Seten ondorengoen burua+.

R/ Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak.

V/.

Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,

erakutsi zeure bidezidorrak.

Gidatu nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,

Zeu zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.

V/.

Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta maitasuna,

betidanikoak dira-eta.

Gogoratu nitaz zeure maitasunean,

zeure ontasunari dagokionez, Jauna. R/.

V/.

Ona eta zuzena da Jauna,

bidea erakusten deutse pekatariei.

Apalak zuzenbidez daroaz,

bere bidea erakusten deutse apalei. R/.

Joanen bateoa nondik etorren?

Aldi haretan, Jesusek tenplura etorri eta irakasten ziharduala, abadeburuak eta herriko zaharrak hurreratu jakozan, itaunka: *Zein aginpidez egiten dozu hori? Nork emon deutsu aginpide hori?+

Jesusek erantzun eutsen: *Nik ere gauza bat itaunduko deutsuet; erantzuten badeustazue, Nik ere esango deutsuet zein aginpidez egiten dodan hori. Joanek noren aginduz bateatzen eban: Jainkoaren aginduz ala gizakien aginduz?+

Hareek euren barruan inoen: *Jainkoaren aginduz ziharduala esaten badogu, zergaitik sinestu ez geuntson esango deusku. Eta gizakien aginduz ziharduala esaten badeutsagu, barriz, jentearen bildur gara, guztiek profetatzat dabe-eta Joan+.

Beraz, hau erantzun eutsoen Jesusi: *Ez dakigu+. Jesusek, orduan, esan eutsen: *Nik ere ez deutsuet, bada, esango zein aginpidez egiten dodazan gauza honeek+.