Ni neu nozu lagun, Israelgo Santua.
Nik, Jaunak, zure Jainkoak,
eskutik hartzen zaitut,
eta esaten deutsut: *Ez izan bildurrik,
Ni neu nozu lagun+.
Ez izan bildurrik, Jakoben herri,
harra baizen ezereza zaran hori,
Israelgo jentea!
Ni neu nozu lagun -dino Jaunak-,
Israelgo Santua dozu askatzaile.
Are barri bihurtzen zaitut,
hortz zorrotzeko are;
mendiak aretu eta birrinduko dozuz,
menditxoak lasto bihurtuko.
Zuk haizatu, eta haizeak eroango ditu,
ekaitzak sakabanatuko.
Zu, barriz, Jaunagaz atseginez beteko zara,
Israelgo Santuagaz poztuko.
Dohakabe eta behartsuak ur eske dabilz
eta urik ez; egarriak lehortu deutse mihina.
Nik, Jaunak, erantzungo deutset;
Nik, Israelgo Jainkoak, ez ditut itziko.
Mendi narrutuetan ibaiak sortarazoko ditut
eta ibarren erdian iturriak.
Basamortua aintzira bihurtuko dot,
lur idorra iturburu.
Zedroak, akaziak, mirtoak eta olibondoak
landatuko ditut basamortuan,
zumarrak, zipresak eta izeiak eremuan.
Holan, guztiek ikusiko dabe eta jakingo,
jabetu eta ulertuko,
Jaunaren eskuak egin dauala guzti hori,
Israelgo Santuak sortu dauala.
Salmoa · Sal 144, 1bc y 9. 10-11. 12-13ab (R.: 8)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Ez da sortu Joan Bateatzailea baino handiagorik.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: *Bene benetan dinotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bateatzailea baino handiagorik. Halan ere, zeruetako erreinuan txikiena ha baino handiagoa da.
Joan Bateatzailea agertu zan egunetatik gaur arte, zeruetako erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dabenek eskuratzen dabe. Profeta guztien eta Moisesen agintzarien sasoia Joan Bateatzaileagaz amaitzen da. Joan hau da etortekoa zan Elias, gura badozue onartu.
Belarririk dauanak entzun begi+.