Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Abenduko II. Asteko Asteazkena

Abendualdia Asteguna B zikloa
🔍 Bilatu

Jainko ahalguztidunak emoten deutso nekatuari adorea.

Hau dino Jainko santuak:

*Zeinen antzeko egingo nozue?

Nor Ni lakorik?+

Jaso gora begiak eta ikusi:

Nork egin ditu guzti horreek?

Banaka-banaka ataraten ditu zeruko astroak

eta bakotxari bere izenaz deitzen deutso;

hain da-eta ahaltsu, biziro indartsu,

batek ere ez deutso haren deiari huts egiten.

Zergaitik zabilz, Jakoben herri, esaka;

zergaitik, Israel, marmarka:

*Jaunak ez ditu nire bideak ezagutzen,

nire Jainkoa ez da nire auziaz arduratzen!+

Ez al dakizu? Ez al dozu entzun?

Jauna da betiko Jainkoa, lur osoaren Egilea.

Ez da nekatzen, ez akitzen;

ulermenaz gaindikoa da haren adimena.

Harek emoten deutso nekatuari adorea

eta ezinduari indarra.

Nekatu eta akitu egiten dira gazteak,

ahuldu eta jausi mutilak;

Jaunagan itxaroten dabenak, barriz,

indarbarritu egiten dira:

hegoak hazten jakez arranoei lez,

lasterka egin eta ez dira nekatzen,

ibili eta ez dira akitzen.

R/ Ene arima, goratu egizu Jauna.

Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,

nire barru osoak haren izen santua.

Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,

ez bediz ahaztu haren mesedeak. R/.

Erru guztiak deutsuz parkatzen,

gaitz guztiak osatzen;

zure bizia hilobitik askatzen dau,

maitasunez eta errukiz koroatzen zaitu. R/.

Bihozbera eta errukiorra da Jauna,

haserregaitza eta ondoguraz betea.

Ez gaitu erabilten gure pekatuek merezi lez,

ez deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.

Zatoze Nigana nekatuok.

Aldi haretan, Jesusek esan eban: *Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Nik arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna dalako, eta nire zama arina+.