Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Andre Maria Sortzez Garbia

Abendualdia Solemnitatea B zikloa
🔍 Bilatu

Lehen Irakurgaia · Has 3, 9-15. 20

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Salmoa · Sal 97, 1bcde. 2-3ab. 3c-4 (R.: 1bc)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Kristogan aukeratu gintuen Jainkoak mundua sortu baino lehen.

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,

Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,

Espirituaren era guztietako bedeinkapenez

zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.

Beragan aukeratu ginduzan,

mundua sortu baino lehen,

haren aurrean, maitasunez,

santu eta errubako izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,

Jesu Kristoren bidez,

bere nahiaren onberatasunez,

bere Seme maiteagan

hain ugari emon deuskun graziaren aintzak

Bera gorespenez bete dagian.

Kristoren bitartez gara oinordeko gu ere, israeldarrok lehendik Mesiasengan itxaroten genduanok, gauza guztiak Berak nahi lez egiten dituan Jainkoak aurrez aukeratu gaitu-eta bere asmoaren arabera, beraren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezan.

Begiratu, sabelean sortu eta semea izango dozu.

Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritzon Galileako herri batera, birjina bategana; birjineak Maria eban izena eta Jose eritzon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko berbea emonda egoan.

Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan eutsan: *Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna Zugaz+. Ikaratu zan Maria berba hareek entzutean, eta pentsatzen jarri zan, zer izan ete eitekean halako agur ha.

Aingeruak esan eutsan: *Ez izan bildurrik, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta "Jesus" ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aurkia emongo deutso; Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik izango+.

Mariak esan eutsan aingeruari: *Zelan jazo daiteke hori, ez naz-eta inongo gizonagaz bizi+. Aingeruak erantzun eutsan: *Espiritu Santua jaitsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu; horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea ere umedun dago bere zaharrean, eta sei hilabeteko dago agorra ei zana; Jainkoarentzat ez da-eta ezer ezinik+.

Mariak, orduan: *Hona hemen Jaunaren mirabea; jazo bekit zuk dinozun lez+. Eta aingeruak itzi egin eban.