Jainkoa bera etorriko da eta salbatuko zaitue.
Poztu beitez basamortua eta lur elkorra,
alaitu bedi eremua eta lilia lez loratu,
jantzi bedi lorez
eta egin begi irrintzi eta jauzi pozaren pozez.
Libano baizen zoragarri
eta Karmel mendia
eta Saron lautada baizen eder bihurtuko dira.
Ikusiko dabe Jaunaren aintza,
gure Jainkoaren edertasuna.
Indartu egizuez esku ahulduak,
sendotu belaun makalduak;
esan bihotz-bildurtiei:
*Eutsi gogor! Ez izan bildurrik!
Horra zuen Jainkoa!
Berbera dator zuek salbatzera
eta merezia daben zigorra arerioei emotera+.
Orduan, itsuen begiak edegiko dira
eta gorren belarriak zabalduko.
Herrenak basahuntzak lez jauzi egingo dau
eta mutuaren mihinak oihu egingo pozez.
Urak sortuko dira basamortuan
eta errekak eremuan;
lur errea urtegi bihurtuko da
eta lur egarritua iturri.
Basatxakurren etzalekuan
kanaberak eta ihiak haziko dira.
Bide zabala izango da han,
*Bide Santua+ deituko deutsoe.
Kutsaturiko inor ez da han ibiliko,
ezta zentzunbakoak handik joango ere.
Han ez da lehoirik izango,
ezta piztitzarrik ere aurkituko.
Jaunak askatuak ibiliko dira bide horretan,
Harek libratuak bihurtuko handik.
Pozez kantari etorriko dira Sionera:
amaibako alaitasuna hareen aurpegian!
Poza eta alaitasuna izango dabez lagun.
Nahigabeak eta negarrak ihes egingo dabe.
Salmoa · Sal 84, 9abc y 10. 11-12. 13-14 (R.: Is 35, 4e)
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →Harritzekoak ikusi doguz gaur.
Aldi haretan, Jesusek irakasten ziharduan. Han egozan jesarrita Galilea eta Judeako auzo guztietatik eta Jerusalemetik etorritako fariseu eta lege-maisu batzuk. Eta Jaunaren indarrak gaixoak osatzera eragiten eutsan.
Haretan, etorri ziran gizon batzuk elbarri bat ohatilan ekarrela eta barrura sartu gura eben, Jesusen aurrean ipinteko. Baina jentetzeagaitik ez eben-eta aurkitzen nondik sartu, etxe gainera igon eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti beheratu eben erdira, Jesusen aurrera. Hareen sinesmena ikusirik, Jesusek esan eban: *Gizona, parkatuak dozuz pekatuak!+
Lege-maisu eta fariseuek inoen eurekautan: *Nor dogu biraoka diharduan Hau? Nork parkatu daikez pekatuak, Jainkoak besterik?+.
Baina Jesusek, hareen burutapenak igarririk, esan eutsen: *Zer burutapen darabilzue zeuekautan? Zer da errazago esaten: "Parkatuak dozuz pekatuak" ala "Jagi eta zabilz?" Hara, bada, orain ikusiko dozue Gizonaren Semeak badauala lurrean, pekatuak parkatzeko ahalmena. Eta esan eutsan elbarriari: "Zuri dinotsut: Jagi zaitez, hartu ohatilea eta zoaz etxera"+. Jagi zan ha berehala danen aurrean, hartu eban etzunda egoaneko ohatilea eta etxera joan zan, Jainkoa goratuz.
Guztiak harriturik gelditu ziran eta Jainkoa goratzen eben. Eta, bildurrez beterik, honan inoen: *Harritzekoak ikusi doguz gaur+.