Egun haretan ikusiko dabe itsuen begiek.
Hauxe dino Jaunak:
*Luzaro barik, Libanoko basoa lorategi bihurtuko da
eta lorategia baso.
Egun haretan gorrek entzungo dabez
liburuko berbak,
lausorik eta ilunik barik
ikusiko dabe itsuen begiek.
Apalak alaituko dira barriro Jaunagan,
eta behartsuenak poztuko Israelgo Santuagan.
Izan ere, zapaltzailea hilgo da,
harroputza galduko,
kalte egiteko zuhur dabilzanak akabatuko;
hau da, besteak guzurrez salatzen,
auzitegian defentsea eragozten
eta errubakoa hondamendira eroaten dabenak+.
Horregaitik, hau dino Jaunak,
Jakoben ondorengoen Jainkoak,
Abrahamen Salbatzaileak:
*Jakoben ondorengoak ez dira aurrerantzean lotsatuko;
hareen aurpegia ez da gehiago lotsaz gorrituko.
Izan ere, Nik hareen erdian eginak ikustean,
nire izena santu autortuko dabe,
santu autortuko Jakoben Santua
eta Israelgo Jainkoaren bildur izango dira.
Burugalduak zentzundun egingo dira
eta marmarka dabilzanek ikasbidea hartuko dabe+.
R/ Jauna dot argi eta salbamen.
V/. Jauna dot argi eta salbazino,
nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes,
nork ni ikaratu? R/.
V/. Gauza bat eskatzen deutsat Jaunari,
horren bila nabil ni:
bizi nadila Jaunaren etxean
neure bizitzako egun guztietan,
Jaunaren edertasuna miretsiz
eta haren tenplua zainduz. R/.
V/. Ziur dakit Jaunaren ontasuna
gozatuko dodala
bizidunen lurrean.
Itxaron Jaunagan!
Eutsi gogor, izan bihotz!
Itxaron Jaunagan! R/.
Jesusegan sinisten eben itsu bi osatu egin ziran.
Aldi haretan, Jesusek handik urtetean, itsu bik jarraitu eutsoen, oihuka: *Erruki zakiguz, Daviden Seme!+ Etxera heltzean, itsuak hurreratu jakozan eta Jesusek esan eutsen: *Sinisten al dozue hori egin daikedala?+ Hareek erantzun: *Bai, Jauna+.
Orduan, begiak ikutu eutsezan, esanez: *Jazo bekizue sinisten dozuen lez+. Eta edegi jakezan begiak. Jesusek zorrotz agindu eutsen: *Begira, gero, ez dagiala inork ere jakin+. Baina hareek, urten orduko, eskualde guztian emon eben Jesusen barri.