Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIV. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Jausi da, jausi, Babilonia handia.

Nik, Joanek, beste aingeru bat ikusi neban zerutik jaisten; ahalmen handia eban eta haren disdirak lurra argitu eban.

Ahots indartsuz egin eban oihu:

«Jausi da, jausi, Babilonia handia!

Deabruen bizitoki bihurtu da,

espiritu gaizto guztien zulo,

piztia kutsatu eta nazkagarri guztien zulo».

Aingeru indartsu batek harri bat, errotarri handi bat lakoa, jaso eta itsasora jaurti eban, esanez:

«Holako indarrez jaurtiko dabe

Babilonia uri handia,

eta betiko desagertuko da.

Zurean ez da sekula entzungo

kitara-soinu eta kantu-hotsik,

txirula-jolerik eta turutarik;

zurean ez da sekula artisaurik izango,

ezta errota-hotsik entzungo ere;

zurean ez da sekula kruseilu-argirik izango,

ezta ezkonbarrien kanturik entzungo ere;

izan ere zure merkatariak

lurreko ahaltsuenak ziran-eta,

eta zeure sorginkeriez

herri guztiak engainatu dozuz-eta».

Gero, jentetza handiarena lako zarata-hotsa entzun neban zeruan, esaten:

«Aleluia!

Salbamena, aintza eta indarra

gure Jainkoarenak,

haren epaiak egiazkoak eta zuzenak dira-eta.

Kondenatu dau emagaldu handia,

bere prostituzioaz mundua usteltzen ebana,

eta beraren lepotik mendekatu dau

bere zerbitzarien heriotzea».

Barriro esan eben:

«Aleluia!

Haren sutearen kea

Gizaldiz gizaldi gora doa».

Gero, aingeruak esan eustan: «Idatzi: Zorionekoak Bildotsaren eztegu-jatordura deituak!»

R/ Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari.

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,

Jaunari zerbitzu alai egiozue,

haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze. R/.

Jakizue Jauna dala Jainko,

Berak egin gaitu, Berarenak gara,

Beraren herri eta larreko artalde. R/.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,

haren atarietan gorazarreka,

emon eskerrak, bedeinkatu haren izena. R/.

Onbera da-eta Jauna,

haren maitasuna betidaino,

haren leialtasuna mendeen mendeetaraino. R/.

Ebanjelioa · Lk 21, 20-28

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →