Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXIV. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantetan ziharduen.

Nik, Joanek, beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi neban zeruan: zazpi aingeru zazpi izurrigaz; azken izurriteak ziran, hareetan burutzen zan-eta Jainkoaren zigorra.

Ondoren, suz nahastautako kristalezko itsaso antzeko zeredozer ikusi neban, eta kristalezko itsasoaren ondoan zutunik, piztia, beronen irudia eta izenaren zenbakia garaitu ebezanak. Jainkoaren kitarak ebezan eskuetan eta Jainkoaren zerbitzari Moisesen eta Bildotsaren abestia kantatzen eben:

«Bai handi eta harrigarriak Zuk eginak,

oi Jauna, Jainko ahalguztiduna!

Bai zuzen eta leiala zure jokabidea,

oi herrien Errege!

Nork ez zuri begirunea, Jauna?

Nork ez goratu zure izena?

Zeu bakarrik zara santu!

Herri guztiak etorri

eta zure aurrean ahuspeztuko dira,

zure salbamen-asmoak agertu dira-eta».

R/ Bai handiak eta harrigarriak Zuk eginak,

oi Jauna, Jainko ahalguztiduna!

V/.

Kanta Jaunari kantu barria,

egintza harrigarriak egin ditu-eta;

garaipena emon deutso bere eskumak,

bere beso santuak. R/.

V/.

Bere garaipena ezagutuazo dau Jaunak,

bere salbazino-egintza agertu nazinoen aurrean.

Ez da ahaztu bere maitasunaz,

Israel herriari deutson leialtasunaz. R/.

V/.

Egin begi orroe itsasoak eta bertako guztiak,

munduak eta bertan bizi diranek.

Egin begie txalo ibaiek,

poz-oihu aho batez mendiek. R/.

V/.

Jaunaren aurrean,

badator-eta lurra epaitzera.

Justiziaz epaituko dau mundua,

eta zuzenbidez herriak. R/.

Guztiek gorroto izango zaitue nire izenagaitik; baina, zuen buruko ule bat ere ez da galduko.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikaleei: Eskua ezarriko deutsuee eta erasoko, sinagogetara eta kartzeletara eroango zaituee, eta errege eta agintarien aurrera zuzenduko nigaitik. Autormena egiteko aukerea emongo deutsue guzti horrek. Hartu gogoan ez dozuela zeuen burua zelan defendatuko kezkatan ibili beharrik: Neuk adierazoko deutsuet zer eta zelan esan, eta zuen arerioetako inork ez dau zuei aurre emoterik edo erantzuterik izango.

Zeuen gurasoek eta senideek eurek, ahaide eta adiskideek eurek salduko zaituee, eta zuetako batzuk hilgo; guztiek gorroto izango zaituee nigaitik; baina ez dozue buruko ule bat ere galduko. Iraupenaren iraupenez lortuko dozue bizia».