Gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.
NORK aurkituko etxekoandre arduratsua?
Harribitxiak baino askoz baliotsuagoa da.
Konfiantza osoa dau senarrak harengan,
eta ez da sekula beharrizanean aurkituko.
Zoriona ekartzen deutso, ez zoritxarra,
bizitzako egun guztietan.
Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,
gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.
Eskuaz goruari heltzen deutso
eta atzamarrez ardatzari eragiten.
Dohakabeari eskua zabaltzen deutso
eta behartsuari laguntza emoten.
Guzurrezkoa da lilura, alperrekoa edertasuna;
goragarria, ostera, Jaunari begirune deutson emakumea.
Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik,
goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik.
Jaunak esana.
R/ Zorionekoa Jaunari begirunea deutsana
eta haren bideetan dabilena!
Zeure lanaren frututik dozu jango,
zoriontsu izango zara eta ondo zara biziko.
Ez zagiezala Jaunaren egunak lapurrak lez harrapatu.
Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzi beharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste barik etorriko dala, lapurra gauez lez.
Jentea «hau bakea eta segurtasuna» esaten ibiliko danean, orduan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun dagoanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, ostera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dau zuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egunaren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko. Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera, zuhur eta izan gaitezan neurritsu.
R/. Aleluia. V/. Zagoze Nigan, Ni zuengan lez, dino Jaunak; norbait Nigan badago, horrek frutu asko emongo dau. R/.
Gauza txikian leial izan zaralako, sartu zeure nagusiaren jaia ospatzera.
ALDI haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Gizon
batek, urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere
ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste
bati bi, beste bati bakarra; bakotxari bere trebetasunaren arabera. Eta gero
joan egin zan.
Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen
hasi jaken. Hurreratu zan bost talentu hartu zituana, eta beste bost eroan
eutsozan, esanez: “Jauna, bost talentu itzi zeunstazan; begira, beste bost
irabazi dodaz”. Nagusiak esan eutson: “Ederto, morroi zintzo eta jatorra!
Gauza txikian zintzoa izan zaralako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu
zeure nagusiaren jaia ospatzera”.
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →