Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Lagundu egin behar deutsegu senideei, egiaren zerbitzuan euren lankide bihurtu gaitezan.

G

AIO maite-maitea: Zintzo jokatzen dozu senideen alde egiten dozun

guztian, nahiz eta hareek arrotz izan zuretzat. Hareek berba egin dabe

eleiz alkartearen aurrean zure harrera onaz. Ederto egingo dozu biderako

behar dabena, Jainkoari dagokion lez, emoten badeutsezu. Izan be

Jainkoaren izenagaitik joan dira-eta, jentilakandik ezer hartu barik. Beraz,

lagundu egin behar deutsegu holakoei, egiaren zerbitzuan euren lankide

bihurtu gaitezan.

Jaunak esana.

R/ Dohatsu Jaunaren bildur dan gizakia.

Dohatsu Jaunaren bildur dana,

Haren aginduak maite dituana.

Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,

zintzoen ondorengoa onetsia. R/.

Haren etxean onak eta ondasunak,

beti iraungo dau haren zabaltasunak.

Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:

onbera da, errukitsua eta zuzena. R/.

Zorionekoa errukitu eta emoten dauana,

bere gauzak zuzen atontzen dituana.

Ez da koloka ibiliko behin ere,

haretaz oroitzeak iraungo dau betiere. R/.

Jainkoak egingo deutse zuzenbidea gau eta egun otoitzean dabilkozan bere aukeratuei.

Aldi haretan, otoitz eten barik egin behar ebela eta ez ebela etsi behar adierazoteko, Jesusek parabola hau esan eutsen: «Bazan herri batean epaile bat, ez Jainkoari bildurrik, ez gizakiari begirunerik ez eutsana. Bazan uri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zan, eskatzera: “Egidazu justizia arerioagazko auzian”. Luzaroan epaileak ez eutsan jaramonik egin gura izan, baina azkenean berekautan esan eban: “Ez deutsat Jainkoari bildurrik, ez gizakiari begirunerik; baina, alargun hau gogaikarri jatanez, egingo deutsat justizia, behingoz bakean itzi nagian"».

Eta honan amaitu eban Jaunak: «Begiratu zer dinoan epaile zuzenbegeak. Eta Jainkoak, ez ete deutse justizia egingo, gau eta egun deadarka dabilkozan bere aukeratuei? Zain eukiko ete ditu luzaroan? Justizia behingoan egingo deutsela dinotsuet. Baina Gizonaren Semeak, datorrenean, aurkituko ete dau sinesmenik munduan?»