Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXII. Asteko Ostirala

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Irakaspenean irauten dauanak beragaz ditu Aita eta Semea.

ANDRA aukeratua: Poz handia izan dot egiaren arabera bizi diranak

zuen artean badirala jakitean, Aitagandik hartu dogun aginduari

jarraituz bizi diranak, hain zuzen be. Eta orain, eleiz alkarte agurgarri horri

arren eskatzen deutsut maitatu daigula alkar. Ez deutsuet agindu barri bat

idazten, hasieratik doguna bera baino. Eta maitasuna Jainkoaren aginduen

arabera bizitzea da. Hasieratik ikasi dozuen lez, agindu honek arautu behar

dau zuen jokabidea.

Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin

dala autortzen ez dauan asko. Hori dinoana da engainatzailea eta antikristoa.

Zabiltze kontuz, gure lanaren frutua galdu ez dagizuen, sari oparoa jaso

dagizuen baino.

Kristoren irakaspenean iraun barik, aurrerago joan nahi dauanak ez dau

Jainkoa beragaz. Irakaspenean irauten dauanak, barriz, beragaz ditu Aita

eta Semea.

Jaunak esana.

R/ Dohatsu Jaunaren legean dabilzanak.

Zorionekoak jokabide akats bakoa dabenak,

Jaunaren legean dabilzanak.

Zorionekoak, haren aginduak betez,

Ha bihotz-bihotzez bilatzen dabenak. R/.

Bihotz-bihotzez nabiltzu bila:

ez itzi ni zure aginduetatik alboratzen.

Gogoan jasoten dot Zuk berba emondakoa,

zure aurka pekaturik ez egiteko. R/.

Egiozu on zeure zerbitzari honi: biziko naz

eta gordeko dot zure berbea.

Edegi nire begiak, ikusi dagidazan

zure legearen dohain harrigarriak. R/.

Gizonaren Semea agertuko dan egunean.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Noeren egunetan lez jazoko da Gizonaren Semearen egunetan ere: jan-edanean ebilen jentea eta ezkondu egiten ziran gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zan egunera arte; baina etorri zan uholdea eta danak galdu ebazan.

Gauza bera jazo zan Loten egunetan ere: jan eta edan, erosi eta saldu, landatu eta eregi egiten eban jenteak; baina, Lotek Sodomatik urten eban egunean, su eta sufrezko euria egin eban zerutik eta danak galdu ebazan.

Holan jazoko da Gizonaren Semea agertuko dan egunean ere. Egun haretan, etxe gainean egon eta bere gauzak etxean dituana ez bedi hartzera jatsi; eta, era berean, soloan dana ez bedi atzera bihurtu. Gogoratu Loten emazteaz.

Bere bizia beretzat gorde gura dauanak galdu egingo dau; galtzen dauanak, barriz, onik atarako dau.

Neuk dinotsuet: gau haretan lagun bi egongo dira ohe berean: bata hartu egingo dabe eta bestea itzi; emakume bik jardungo dabe batera ehotzen: bata hartu egingo dabe eta bestea itzi». Ikasleek itaundu eutsoen: «Non izango da hori, Jauna?» Jesusek erantzun eutsen: «Hondamendia non, han batuko dira putreak».