Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXII. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Josafat gotzaina eta martiria (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Hartu egizu, morroi lez baino gehiago, anaia maite lez.

Anaia maite: Pozez eta adorez bete nau zure maitasunak, zuri esker arnasa barria aurkitu dabe-eta fededunen bihotzek.

Horregaitik, egin behar dozuna agintzeko Kristogandiko askatasun osoa dodan arren, gurago dot maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, dagoaneko zahartuta eta orain, gainera, Kristo Jesusegaitik kartzelan nagoan honek, mesede bat eskatu gura deutsut kartzelan sortu dodan nire seme Onesimorentzat. Hau, lehen, ez zenduan ona ezertarako; orain, ostera, ona bihurtu da, bai zuretzat eta bai niretzat. Barriro bialtzen deutsut bera, ene bihotz-bihotzeko dodan hau.

Neugaz euki gura neban, zure ordez zerbitzari izan neian, Barrionagaitik kartzelan nagoala. Holan ere, ez dot zure baimen barik ezer egin gura izan, mesede hori gogoz egin dagizun eta ez behartuta.

Beharbada, horretarako egin eutsun alde apur batean, gero betiko hartu zengian, eta ez esklabo lez, esklabo baino zerbait gehiago, anaia maite lez baino. Maite-maitea da niretzat, eta zenbat maiteago ez ete da izango zuretzat, bai gizon eta bai kristau dan aldetik. Beraz, fedean adiskide banozu, hartu egizu Onesimo neu banintz lez. Eta zerbait txarto egin badeutsu edota zerbait zor, itzi hori nire gain. Nik, Paulok, neure eskuz sinatzen deutsut ordain-agiria; eta ez deutsut aitatu gura zuk zeure burua bera zor deustazula niri. Bai, ene anaia, Jaunagaitik, egidazu mesede hori; arindu nire bihotza Kristoren maitasunagaitik.

R/ Zorionekoa Jakoben Jainkoa lagun dauana.

Edota: Aleluia.

V/.

Betiko eusten deutso Jaunak bere leialtasunari.

Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,

gose diranei ogia emoten.

Jaunak askatzen ditu presoak. R/.

V/.

Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,

Jaunak jasotzen konkortuak,

Jaunak maitatzen zintzoak,

Jaunak ditu etorkinak zaintzen. R/.

V/.

Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse eusten,

baina gaiztoen nagusitza iraultzen.

Jauna errege da betieran,

zure Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/.

I. eta II. urteetan

Aleluia

Zeuen barruan dago Jainkoaren erreinua!

Aldi haretan, Jainkoaren erreinua noiz helduko zan itaundu eutsoen fariseuek Jesusi. Honek erantzun eutsen: «Jainkoaren erreinua ez da nabarmen etorriko. Ezin esango da: "Hona hemen" edo "hara han"; izan ere Jainkoaren erreinua zuen artean dago-eta dagoaneko».

Gero, ikasleei esan eutsen: «Helduko da sasoia, Gizonaren Semea etorri osteko egun bat gitxienez ikusi gura izango dozuena, eta ezin izango dozue ikusi. Orduan, "hona hemen”, “hara han" esango deutsuee. Baina zuek ez joan, ez urten atzetik lasterka. Izan ere, tximisteak une batean zerualde batetik besteraino argi egiten dauan lez, holan izango da Gizonaren Semea etorriko dan egunean. Baina aurretik asko sufridu behar dau, eta gizaldi honek gaitzetsi egingo dau».