Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXXI. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Lehen irabazitzat nituanak, galeratzat ditut Kristogaitik.

Senideok: Geu gara egiazko erdainduak, giza mailako gauzetan uste ona jarri barik, Jainkoa Espirituaren arabera gurtzen dogunok eta Kristo Jesusegan harrotzen garanok. Eta hori, nik ere badodala giza mailako gauzetan uste ona jarteko arrazoirik. Norbaitek gauza horreetan uste ona jarri daikela uste badau, nik gehiago: jaio eta zortzigarren egunean erdaindu ninduen; jatorriz israeldarra naz, Benjaminen leinukoa, hebrear-hebrearra; Legea ulertzeko moduari jagokonez, fariseua; Eleizearen pertsegitzaile sutsua eta Legeak agintzen dauan guztia beteten akatsik bakoa.

Baina baliotsutzat nituan gauza guztiok baliobakotzat jo ditut Kristogaitik.. Dana galeratzat dot, neurribako ondasun honen aldean: Jesu Kristo nire Jaunaren ezaguerea.

R/ Poztu bedi Jaunaren bila dabilzanen barrua.

Kanta egiozue, jo soinua Harentzat,

konta haren mirari guztiak.

Harrotu zaiteze haren izen santuaz,

poztu bihotzez Jaunaren bila zabilzanok. R/.

Jo egizue indartzen dauan Jaunagana,

bilatu eten barik haren aurpegia.

Ekarri gogora Harek egindako mirariak,

haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak. R/.

zuek, haren morroi Abrahamen jatorrikook,

Jakoben seme-alabok, haren aukeratuok.

Bera da Jauna, gure Jainkoa,

lur osoaren gain haren aginpidea. R/.

Poz handiagoa izango da zeruan bihozbarritzen dan pekatari bakar bategaitik.

Aldi haretan, zergalari eta pekatariak Jesusi hurreratu ohi jakozan entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziran, esanez: «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau hareekin».

Orduan, Jesusek parabola hau esan eutsen: «Zuetako bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bajako, ez da beste laurogeita hemeretziak larrean itzirik, galdutakoaren bila joaten aurkitu arte? Eta, aurkitzen dauanean, lepoan hartzen dau poz-pozik eta, etxera heltzean, adiskideak eta auzokoak batu eta esaten deutse: "Poztu zaiteze nigaz, aurkitu dot-eta galdutako ardia".

Hara zer dinotsuedan: Jainkoak ere poz handiagoa hartzen dau bihozbarritzen dan pekatari bategaitik bihozbarritu beharrik ez daben laurogeita hemeretzi zintzoakaitik baino.

Eta zein emakumek, zidarrezko hamar txanpon izan eta bat galtzen bajako, ez dau, kruseilua bizturik, etxea garbitu eta ardura guztiz bilatzen aurkitu arte? Eta aurkitzen dauanean, adiskideak eta auzokoak batu eta esaten deutse: "Poztu zaiteze nigaz, aurkitu dot-eta galdutako txanpona".

Hara zer dinotsuedan: Bardin pozten da Jainkoa bere aingeruekin bihozbarritzen dan pekatari bategaitik».