Eginbide on hau zuengan hasi dauanak burutuko dau Kristo etorriko dan egunera arte.
P
AULOK eta Timoteok, Kristo Jesusen zerbitzariok, Filipon bizi zarien
kristau-fededun guztioi eta bertako alkarte-zuzendari eta laguntzaileoi:
grazia eta bakea zuei Jainko gure Aitagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.
Zuetaz gogoratzen nazan bakotxean, eskerrak emoten deutsadaz
Jainkoari. Pozik egiten deutsat beti otoitz zuen guztion alde, lankide izan
zaituet-eta Ebanjelioa zabaltzeko eginkizunean, lehenengo egunetik orain
arte. Ziur nago eginbide on hau zuengan hasi dauanak burutu be burutuko
dauala Kristo Jesus etorriko dan egunera arte.
Bidezkoa begitantzen jat zuen guztionganako dodan sentipen hau,
barru-barruan zaroedaz-eta; izan be, partaide zaituet Jainkoagandik hartu
dodan dohaian, bai preso nagoan honetan, bai Barri Ona defendatzeko eta
sendotzeko aukera dodanean.
Testigu dot Jainkoa, zein maite zaituedan guztiok Kristo Jesusen
maitasun bihotzekoaz. Eta hauxe da nire otoitza: zuen maitasuna zabalduz
joan dadila jakintzan eta sentiberatasunean gero eta biziago, egokien
dana bereizten jakin dagizuen. Holan, garbi eta erru barik helduko zarie
Kristo etorriko dan egunera, Kristo Jesusen bitartez dogun zuzentasunaren
emoitzez beterik, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.
Jaunak esana.
R/ Handiak dira Jaunak eginak.
edo Alleluia
Bihotz-bihotzez emoten deutsadaz eskerrak Jaunari,
zintzoekin batera batzarrean alkarturik.
Jaunak eginak handi dira,
gogoko dabezan guztientzat aztergai. R/.
Ospetsu eta eder haren ekintza,
betiko dirau haren salbamen-asmoak.
Bere mirariak gogoangarriak egin ditu:
errukiorra da Jauna eta bihozbera. R/.
Begirune deutsoenei janaria emoten deutse,
gogoan dau beti bere ituna.
Egintzetan agertu deutso bere indarra herriari,
beste nazinoen lurraldeak emonez berari. R/.
Zuetako nork, semea nahiz idia putzura jausten bajako, ez dau behingoan ataratzen, zapatua izan arren?
A
LDI haretan, zapatu baten, fariseu-buruetako baten etxera joan
zan Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan egokozan. Ur-mina
eukan gizon bat egoan han Jesusen aurrean. Jesusek, orduan,
lege-maisu eta fariseuei itaundu eutsen: «Bidezkoa da zapatuz osatzea ala
ez?» Hareek isilik gelditu ziran.
Orduan, Jesusek, gaixoa eskutik hartu, osatu eta bialdu egin eban. Gero,
hareei esan eutsen: «Zuetariko nork, semea nahiz idia potzura jausten
bajako, ez dau behingoan ataratzen, zapatua izan arren?» Ezin izan eutsoen
erantzun.