Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIX. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
Joan Paulo II aita santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Maitasuna izan daitela zuen zuztarra eta oinarria; holan, Jainko bete-beteagan beteko zaree.

Senideok: Belauniko jarten naz Aitaren aurrean, bai zeruan eta bai lurrean familia guztien sorburu danaren aurrean, eta hau eskatzen deutsat: bere aintzaren aberastasunari jagokonez, sendotu zagiezala bere Espirituaren indarrez, barrutik bizi zaitezen; bizi daitela Kristo zuen bihotzetan sinesmenaren bidez eta izan daitela maitasuna zuen bizitzearen erroa eta oinarria. Holan ulertu ahal izango dozue, fededun guztiekin batera, zeinen zabal eta luze, gora eta sakon dan Kristoren maitasuna; ezagutuko dozue jakintza guztien gainetik dagoan maitasun hori; eta holan, Jainko-izatearen betetasunaz beteko zaree.

Jainkoari, gugan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eskatu nahiz pentsatu daikegun baino askoz hobeto egin daikezanari, aintza Eleizan eta Kristo Jesusegan, belaunaldi guztietan eta gizaldien gizaldietan. Amen.

R/ Jaunaren graziaz beterik dago lurra.

Egin poz-oihu, zintzoak, Jaunari,

zuzenei dagokie, izan ere, Ha gorestea.

Ospatu Jauna zitaraz,

jo Harentzat hamar hariko harpea. R/.

Zuzena da-eta Jaunaren berbea,

fidagarria Harek egin dauan guztia.

Justizia eta zuzenbidea ditu maite,

Jaunaren maitasunaz dago lurra beteta. R/.

Jaunaren asmoak, barriz, betiko dirau,

haren burubideek gizaldiz gizaldi.

Zorionekoa, Jauna Jainko dauan nazinoa,

Harek bere ondaretzat aukeratu dauan herria. R/.

Jauna arduratzen da begirunea deutsoenez,

haren maitasunean itxaroten dabenez,

hareek heriotzatik libratzeko

eta gosetean bizirik eusteko. R/.

Ez naz etorri bakea ekartera, zatiketea baino.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Lurrean sua jartera etorri naz, eta gurago neuke dagoaneko sutan balego! Heriotza-uretan murgildu behar dot, eta hau larria hori bete arte!

Munduari bakea ekartera etorri nazala uste al dozue? Bakea ez, banaketea baino. Izan ere hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo dira-eta: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabearen aurka eta alabea amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».