Kristo buru ezarri deutso Eleizeari. Eleizea, barriz, Haren gorputza da.
Senideok: Jesus Jaunagan dozuen sinestearen eta fededun guztienganako dozuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitik eskerrak emoten, neure otoitzetan zuek gogoratuz. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera deitu zaituen, zeinen aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatuta dauan aintza, eta zeinen handia dan sinesten dogunon alde erabilten dauan ahalmena. Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriazo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusigo guztien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik.
Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri dau danen gainetik Eleizearen buru. Haren gorputza da Eleizea, unibertsoa guztiz beteten dauan Kristok beteta.
R/ Zeure eskulan guztien buru ipini dozu zeure Semea.
V/.
Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena lurbira osoan!
Zeruak baino garaiago dan zure handitasuna
goratuko dot
umetxuen eta bularreko seintxuen ahoz. R/.
Espiritu Santuak irakatsiko deutsue, ordu berean, zer esan behar dozuen.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Jentearen aurrean autortzen nauana autortuko dau Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean; baina jentearen aurrean ukatzen nauana ukatu egingo dabe Jainkoaren aingeruen aurrean. Gizonaren Semearen aurka zeredozer esaten dauanari parkatuko deutso Jainkoak; baina, Espiritu Santuaren aurka birao egiten dauanari ez deutso parkatuko.
Sinagogetara, buruzagien eta agintarien aurrera, eroango zaitueenean, ez ibili kezkatan zelan egin edo zer esan zeuen alde, Espiritu Santuak adierazoko deutsue-eta une haretan bertan zer esan behar dozuen».