Urtean Zeharreko XXVIII. Asteko Osteguna
Kristogan aukeratu ginduzan mundua sortu baino lehen.
N
IK, Paulok, Jainkoak halan nahirik, Kristo Jesusen apostolu nazan
honek, Efeson bizi zarien fededunoi, Kristo Jesusengan sinisten
dozuenoi, idazten deutsuet. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo gure Jaunak
emon beizuez grazia eta bakea.
R/ Bere garaipena ezagutuazo dau Jaunak.
Kanta Jaunari kantu barria,
egintza harrigarriak egin ditu-eta;
garaipena emon deutso bere eskumak,
bere beso santuak. R/.
Bere garaipena ezagutuarazo dau Jaunak,
bere salbazino-egintza agertu nazinoen aurrean.
Ez da ahaztu bere maitasunaz,
Israel herriari deutson leialtasunaz. R/.
Munduko bazter guztiek ikusi dabe
gure Jainkoaren garaipena.
Egin irrintzi Jaunari, lur osoa,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua. R/.
Bihozbera naz eta apala.
Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsazuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deutsanak baino.
Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta».
Jakituriaz eta zentzu-espirituaz beteko dau.
Holan jokatzen dau Jaunari begirunea deutsanak,
legea besarkatzen dauanak lortuko dau jakituria.
Honek ama lez urtengo deutso bidera;
emazte gaztea lez hartuko dau abegi onez.
Adimenaren ogiaz elikatuko dau,
jakituriaren uretatik emongo edaten.
Haregan eutsi eta ez da kolokatuko,
hari heldu eta ez dau huts egingo.
Lagunen gainetik goratuko dau,
batzarraren erdian berba egiteko gaitasuna deutso emongo:
Poza eta alaitasunezko koroia izango ditu,
beti izena hartuko ondare.
R/ Nire senideei zure izena deutset iragarriko, batzarraren erdian zaitut goeretsiko
Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut beti,
zure leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai, autortzen dot:
«Betiko eregita dago zeruan zure maitasuna,
sendo ezarrita zure leialtasuna». R/.
Zeruek zure ekintza miragarria goratzen dabe, Jauna,
santuen batzarrak zure leialtasuna.
Nor hodeien gainean Jaunaren pareko?
Nor jainkoen artean Jauna lakoa? R/.
Bildurgarria da Jainkoa santuen batzarrean,
handia eta bildurgarria inguruan dituan guztientzat.
Jauna, Jainko ahalguztiduna, nor Zu lakorik?
Ahaltsua zara, Jauna, leialtasunez jantzia. R/.
Zorionekoa, Zu pozik goratzen dakian herria!
Zure argitan ibiliko da, Jauna:
zure izenean da egunero alaitzen,
zure salbamen-egintzaz harrotzen. R/.
Zu zara-eta haren ospea eta indarra;
zure ondogureak egiten gaitu garaile.
Jauna da, izan ere, gure babeskia,
Israelgo Santua gure erregea. R/.