Jai-jatordua emongo deutse Jaunak herri guztiei eta xukatuko ditu aurpegi guztietako negar malkoak.
Egun haretan, jai-jatordua emongo deutse
Jaun ahalguztidunak
mendi honetan herri guztiei,
janari guri eta edari bikainekin,
haragi mamintsu eta ardo zahar finekin.
Mendi honetan kenduko dau
herri guztien gainean zabalduta dagoan estalkia,
nazino guztiak estaltzen dituan oihala.
Betiko hondatuko dau heriotzea;
xukatuko ditu Jainko Jaunak
aurpegi guztietako negar-malkoak
eta lur osotik aldenduko dabe
bere herriaren lotsakizuna,
Jaunak berba egin dau-eta.
Eta egun haretan esango da:
*Hara gure Jainkoa!
Itxaroten genduan salbatuko ginduzala;
Jauna da, Beragan genduan itxaropena.
Poztu gaitezan eta alaitu,
salbatu gaitualako.
Jaunaren eskua mendi honetan kokatuko da+.
R/ Jaunaren etxean naz biziko luzaroen luzaro.
V/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean;
larre gurietan etzunarazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten
eta indarrak deustaz barritzen;
bide segurutik naroa,
bere izenari ohore eginez. R/.
Danetarako badot indarra,indartzen nauan Haregan.
Senideok: Badakit urritasunean nahiz ugaritasunean bizitzen; edozein egoeratako zaildua eta edozertara jarria nago: asetuta nahiz goseak egotera, ugari eukitera nahiz beharrizanera. Dana daiket indartzen nauan Kristogan. Edozelan ere, ondo egin zenduen nire atsekabean zeuen alkartasuna agertzean.
Ordainetan, nire Jainkoak oparo beteko dau zuen urritasun guztia, bere aberastasunen arabera Kristo Jesusegan. Aintza Jainko gure Aitari gizaldien gizaldietan. Amen.
Deitu ezteguetara aurkitu ahala guztiak.
A
LDI haretan, Jesusek barriro parabola bidez berba egin eutsen
abadeburuei eta herriko zaharrei: «Zeruetako erreinuarekin
gertatzen da bere semearen ezteguak ospatu zituan erregearekin
bezala. Bialdu zituan morroiak konbidatuei dei egitera, baina hareek ez
eben etorri gura izan.
Barriro beste morroi batzuk bialdu zituan mandatu honegaz: “Esaiezue
konbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilda daukadaz zezenak eta zekor
lodituak, prest dago dana. Zatoze ezteguetara”. Baina konbidatuek ez eutsoen
jaramonik egin: bata bere lurretara joan zan, bestea bere negozioetara eta
gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin ebezan.
Hasarratu zan erregea eta, bere soldaduak bialduz, hil egin zituan hiltzaile
hareek, eta su emon hareen herriari.
Gero, bere morroiei esan eutsen: “Ezteguak prest dagoz, baina konbidatuak
ez ziran gai. Zoaze, bada, bidekurutzeetara eta deitu ezteguetara guztiak
aurkitu ahala”. Urten eben morroiok bideetara eta aurkitutako guztiak batu
zituen, on nahiz txar. Eztegu-gela konbidatuz bete zan.
Jaunak esana.