Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXVII. Asteko Osteguna

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Legea bete dozuelako hartu ete dozue Espiritua ala entzun dozuena sinestu dozuelako?

Galaziar zentzun bakook, nork liluratu zaitue? Ez al neutsuen nik Jesu Kristo kurutzeratuaren irudia begien aurrean ipini? Hau besterik ez dot jakin gura zuekandik: Legea beteteagaitik ala mezuari sinesmenez erantzuteagaitik hartu dozue Espiritua? Hain zentzun bakoak al zaree? Espirituan uste ona izatetik hasi eta giza indar hutsean uste ona jarriz amaitu behar ete dozue? Hain esperientzia ederrak alperrik! Izan ere alperrik izango ilitzatekez-eta... Jainkoak Espiritua emon eta zuen artean mirariak egiten dituanean, zuek Legea beteteagaitik dihardu, ala mezuari sinesmenez erantzun deutsazuelako?

R/ Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta bere herria askatu dauana.

Salbamen-indarra deusku emon,

bere morroi Daviden etxean.

Holan hitz emon eban-eta bere santuen bidez,

behinola bere profeta zituanen bidez. R/.

Salbamena gure arerioen menpetik,

gorroto gaituen guztien eskutik.

Holan egin deutse gure gurasoei erruki,

bere alkarte santuaz oroiturik. R/.

Egin eutsan-eta gure guraso Abrahami zin hitza,

Berak emongo euskula:

Gure arerioen eskutik gu atarata, bildur barik,

izan gaitezan Haren zerbitzari;

zintzo eta zuzen Beraren aurrean,

gure egun guztietan. R/.

Eskatu egizue, eta emongo jatzue.

Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Emon dagigun, zuetako batek adiskide bat dauala eta gauerdian jatorkola, esanez: "Adiskide, emoidazak hiru ogi, bihurtuko deuadaz-eta; lagun bat etorri jatak bidaian eta ez jaukat zer eskeini". Emon dagigun, besteak barrutik erantzuten deutsola: "Itzi nagik bakean! Atea itxita jagok eta umeak eta neu oheratuta; ezin naitekek emotera jagi". Hona Nik esan: adiskidea daualako ez bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jagi eta emon egingo deutso behar dauana».

Hauxe esaten deutsuet, beraz: «Eskatu, eta emongo deutsue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko dozue; jo atea, eta zabalduko deutsue; eskatzen dauanak hartu egiten dau-eta, bilatzen dauanak aurkitu, eta atea joten dauanari zabaldu egiten jako. Zuetako norbaitek, aita izanik, semeak arraina eskatuta, sugea emongo ete deutso arrainaren ordez? Edota arrautzea eskatuta, eskorpioia emongo ete deutso? Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zeuen seme-alabei gauza onak emoten baldin badakizue, zenbatez gehiago ez deutse zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emongo eskatzen deutsoenei?»