Urtean Zeharreko XXVI. Asteko Ostirala
Egun baten be agindu ete deutsazu goizari? Heldu ete zara itsasoaren iturburuetaraino?
J
AUNAK ekatxaren erditik erantzun eutson Jobi:
«Bizitzako egun baten be emon ete deutsazu agindua argi-urratzeari
edo bere tokia izentatu egunsentiari,
lurrari beronen ertzetatik heldurik,
gaizkileak bertatik astindu dagizan?
Lurraren gain-azala eratzen da orduan,
buztina moldean lez,
eta apain jantzia sortzen;
baina ukatu egiten deutse argia gaizkileei
eta hareen asmo gaiztoak galarazo egiten ditu.
Heldu ete zara itsasoaren iturburuetaraino
edo ibili ur-lezearen sakonean?
Erakutsi ete deutsuez Herioaren erreinu iluneko ateak?
R/ Gidatu ni, Jauna, betiko bidetik.
V/.
Jauna, Zuk aztertzen nozu eta ezagutzen,
badakizu noiz jesartzen nazan eta noiz jagitzen.
Urrunetik sumatzen dozuz nire asmoak;
ohartzen zara noiz nabilen eta noiz natzan,
zehatz ezagutzen dozuz nire ibilbide guztiak. R/.
V/.
Nora joan naiteke zure arnasatik urrun?
Nora ihes egin zure aurretik?
Zerura igonda be, Zu han,
Herio-lezara jatsita be, Zu bertan. R/.
V/.
Nahiz argiaren sorlekurantz hegaz egin,
nahiz sartaldeko itsas mugetan kokatu,
han be zure ezkerra gainean izango dot,
zure eskumeak helduko deust. R/.
V/.
Zuk eratu deustazu barrua,
amaren sabelean eiho nozu.
Eskerrak Zuri, harrigarriro egin nozulako,
miresgarriak dira zure egintzak! R/.
Honeen aingeruek zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten dihardue eten barik zeruan.
ALDI haretan, hurreratu jakozan ikasleak Jesusi eta itaundu eutsoen: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?» Jesusek, umetxu bati deitu, hareen artean jarri eta esan eutsen: «Benetan dinotsuet: Aldatu eta umeen antzeko bihurtzen ez bazarie, ez zarie sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua ume honen antzera apaltzen dauana, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honetariko ume bat nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau.
Kontuz! Ez dagizuela txiki honeetariko inor gitxitzat hartu! Ze, egia esan, honeen aingeruek zeruko nire Aitaren aurpegia eten barik ikusten dabe zeruan.
Jaunak esana.
Nire aingerua izango dozu gidari.
H
AUXE dino Jaunak: «Hara, aingerua bialduko deutsut gidari, bidean
zaindu eta prestatu deutsudan tokira eroan zagizan. Izan begirune
berari eta egin haren esana. Ez jarri haren aurka, nire izenean dihardualako
eta ez deutsu esana ez betetzea jasango. Haren esana egiten badozu, barriz,
eta Nik agindutako guztia betetzen, zure arerioen arerio eta zure aurkarien
arkari izango naz. Nire aingerua izango dozu gidari».
Jaunak esana.
R/ Bere aingeruei agindu deutse, zu bide guztietan zaintzeko.
V/.
Goi-goikoaren aterpean bizi zaran horrek,
gaua Ahaltsuaren kerizpean emoten dozun horrek,
esaiozu Jaunari: «Zu nire babesleku eta gaztelu,
ene Jainko, Zugan dot konfiantza». R/.
V/.
Harek libratuko zaitu ehiztariaren saretik
eta izurri galgarritik.
Bere lumapean kerizpetuko zaitu,
haren hegopean izango dozu babesleku,
haren besoa babeski eta koraza. R/.