Mikelek eta bere aingeruek borrokara deitu eben herensugea.
Gudua izan zan zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziran, baina ezin izan eben garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zan tokirik izan hareentzat. Bota egin eben, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu osoa engainatzen ebana; lurrera bota eben bere aingeruekin batera.
Orduan, ahots handia entzun neban zeruan esaten:
Orain etorri dira gure Jainkoaren salbamena,
indarra eta erregetza,
eta beraren Mesiasen agintea;
bota dabe-eta gure senideen salatzailea,
gure Jainkoaren aurrean,
gau eta egun, salatzen ebazana.
Bildotsaren odolaz eta autortu daben mezuaz
lortu dabe garaipena:
ez eben bizia maite izan
heriotzaren aurrean.
Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
eta hareetan bizi zareenok.
R/ Eresi egingo deutsut, Jauna, aingeruen aurrean.
V/.
Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, bihotz-bihotzez,
nire hitzak entzun dozuzalako;
kantuz goratzen zaitut aingeruen aurrean,
eta zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.
kantuz ospatuko dabez Jaunaren bideak: handia da Jaunaren ospea benetan. R/. Bedeinkatu Jauna haren gudari-talde guztiok, haren nahia egiten dozuen zerbitzariok. R/.
Jainkoaren aingeruak gora eta behera ikusiko dozuez, Gizonaren Semearen gainean.
Aldi hartan, Jesusek Natanael Beragana etorten ikusi eta esan eban: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik bakoa». Natanaelek esan eutsan: «Nondik ezagutzen nozu?» Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinala, ikusi zindudazan». Natanaelek erantzun eutsan: «Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo Erregea zara». Jesusek erantzun: Pikupean ikusi zindudazala esan deutsudalako, sinesten al dozu? Handiagorik ere ikusiko dozu». Eta esan eutsan, gainera: «Bene benetan dinotsuet: Zerua zabalik ikusiko dozue eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gainean».